Abenduaren 31n Mendaurrera egiten den irteera ezagunagoa bada ere, Doneztebeko Errekaren barrenean aspaldiko ohitura izaten da abenduaren 24an Saioa mendira joatea. 07:30etan paratu dute hitzordua autobus geltokian, eta bertatik autoz joanen dira Belateko Benta Errea edo Venta Quemadara. Handik, oinez igoko dira Saioara.
Goizean olentzero bizkarrean hartuta, herriari itzulia emanen diote aranoarrek. Bazkariarekin borobilduko dute eguneko hitzordua.
Goizean, 11:30ean hasita, eskolako haur eta gaztetxoak Eguberrietako kantak kantari ibiliko dira olentzeroekin. Arratsaldean, berriz, Olentzero eta Mari Domingi 18:30 aldera ailegatuko dira.
Larunbatean, goizean kalejira eginen dute Leitzan eta arratsaldean Orantzarori ongietorria eginen diote plazan.
Bi urteren ondotik eginen dute abenduaren 24ko eguerdian plazan 1945. urtean antolatu zen lehen aldiz Olentzero lehiaketa Lesakan. 2020an, beraz, 75. urteurrena betetzekoa zuen lehiaketak, baina ez zen egiterik izan. Ezta, hasieran baiezkoan izan ziren arren, joan den urtean ere. Aurten, ordea, Olentzero eta Jaiotza lehiaketa antolatu ditu berriz ere udalak. Larunbatean, abenduak 24, 12:00etan izanen da Lesakako Plaza Zaharrean.
Aitzinetik izena eman behar dute taldeek gaurtik hasita ortziralera bitarte
Gaur Mari Domingik Arantzako eskolara bisita eginen du eta larunbatean, arratsalde-ilunabar aldera, ailegatuko dira Olentzero eta Mari Domingiri Arantzara. Horren aitzinetik, olentzeroak bizkarrean herrian barna kantari ibiliko dira.
Hilaren 24an, larunbat arratsaldean ailegatuko dira Berara Olentzero eta Mari Domingi. Ohiko kalejirarik gabe, 17:00etan eginen diete harrera eguraldi ona bada Herriko Etxeko plazan, eta txarra bada Eztegara pilotalekuan.
Lesakari buruzko lanak dira eta Zialdo ostatuan ikus daitezke urtarrilaren 20ra arte
Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak izanen dira ikusgai
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da