Errekako mendizaleak Saiora joanen dira abenduaren 24an

Errekako Mendizaleak Saioa Mendira egindako irteeran.

Abenduaren 31n Mendaurrera egiten den irteera ezagunagoa bada ere, Doneztebeko Errekaren barrenean aspaldiko ohitura izaten da abenduaren 24an Saioa mendira joatea. 07:30etan paratu dute hitzordua autobus geltokian, eta bertatik autoz joanen dira Belateko Benta Errea edo Venta Quemadara. Handik, oinez igoko dira Saioara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun