Larunbat arratsaldean ailegatuko dira Olentzero eta Mari Domingi Berara

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 21a, 08:00

Hilaren 24an, larunbat arratsaldean ailegatuko dira Berara Olentzero eta Mari Domingi. Ohiko kalejirarik gabe, 17:00etan eginen diete harrera eguraldi ona bada Herriko Etxeko plazan, eta txarra bada Eztegara pilotalekuan. 

Ilunabarrean, aldiz, Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, helduak ibiliko dira karrikaz karrika kantari Iamoteneatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun