Eguberrietako erakusketa inauguratuko dute igande eguerdian Berako Armi galerian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 14:00
Arman eta Mikelarenaren lanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak ikusgai izanen dira Armin.

Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Ábalos eta Sagarzazurenak izanen dira ikusgai

Berako Suspela auzoko Armi galerian Eguberrietako erakusketa inauguratuko dute abenduaren 12an, igandean 12:00etan. Galeria kudeatzen duten Trini Mikelarena eta Jokin Armanen artelanekin batera, Hondarribiko Xabier Sagarzazu eta Jose Manuel Abalos donostiarraren margolanak ere ikusgai izanen dira.

Egunero zabalik izanen da erakusketa, 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun