Orantzaroak jartzeko deia egin du Leitzako Pesta Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 12:00

Larunbatean, goizean kalejira eginen dute Leitzan eta arratsaldean Orantzarori ongietorria eginen diote plazan.

Abenduaren 24a Orantzaro Eguna izaten da herrian, eta aurten ere hori ospatzeko prest dira leitzarrak. Ohiturari jarraituz, etxe aurreetan eta balkoietan modu askotariko orantzaroak jartzeko deia egin du Leitzako Pesta Batzordeak.

Horrez gain, abenduaren 10ean eta 17an Eguberrietako kanten entseguak egin dituzte Aurreran eta doinu horiekin herritarren belarriak goxatzeko eguna izanen da larunbata. 11:30ean kalejira eginen dute orantzaroekin, eta 18:30ean Orantzarori ongietorria plazan. Gauezkoak ere azalduko dira eta ondoren kalejira izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun