Eguberrietako kantak kantari ibiliko dira larunbatean Aranon

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 08:00
Duela zazpi urte aranoarrak Olentzero prestatzen.

Goizean olentzero bizkarrean hartuta, herriari itzulia emanen diote aranoarrek. Bazkariarekin borobilduko dute eguneko hitzordua.

Larunbatean, abenduaren 24an, hasiko dituzte Eguberrietako ospakizunak Aranon eta Eguberri bezpera izanik, haurrek eta gurasoek kantuz alaituko dituzte herriko txokoak. Eguraldiak laguntzen badu, 09:00 aldera gelditu, eta olentzero bizkarrean hartuta, Suro auzotik abiatuko dira. Handik Bentaberrira joanen dira, eta Latse eta Beheko Herritik pasa ondoren, eguerdirako Goiko Herrira hurbilduko dira. Eguerdian bazkaria eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun