Igande eguerdian Urgain jatetxearen atarian bilduko dira, maskararekin eta segurtasun distantzia mantenduz 2020. urtean abiatu da Baztan kantuz ekimena. Ilbeltzean Amaiurren eta otsailean Elizondon izan zituzten hitzorduak, baina koronabirusak eragindako osasun larrialdialdiaren ondorioz, gelditu behar izan zen. Uztailaren 12an, igande eguerdiko 12:00etan Oronozko Urgain jatetxearen atarian izanen dute hirugarren hitzordua. Hori bai, osasun-neurri zorrotzak bete beharko dira eta abeslari nahiz musikariek maskarak eabili beharko dituzte derrigorrean eta elkarrenganako distantzia mantendu.
Maria Iciar Muñoz margolariaren erakusketa irekiko dute uztailaren 3an Arizkunenean eta bertze hainbat artisten lanak ere ikusgai izanen dira udan
Gure herria lorez betea lelopean beratarrei balkoiak apaintzeko eta zaintzeko deia eginez, aurten bosgarren edizioa beteko duen balkoi lehiaketa antolatu du Larun Haizpe Berako zerbitzu, merkatari eta ostalarien elkarteak, Berako Udalarekin ekarlanean. Joan den astelehenean hasita uztailaren 29ra bitarte epaimahaiko kideak herrian barna ibiliko dira eta uztailaren 29an jakinaraziko dute zein diren irabazleak.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |