Baztan kantuz uztailaren 12an bueltatuko da Oronozen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 10a, 19:00
Elizondon egin zuten azken Baztan Kantuz, otsailean. Bortz hilabete beranduago, Oronozen eginen dute igandean.

Igande eguerdian Urgain jatetxearen atarian bilduko dira, maskararekin eta segurtasun distantzia mantenduz

2020. urtean abiatu da Baztan kantuz ekimena. Ilbeltzean Amaiurren eta otsailean Elizondon izan zituzten hitzorduak, baina koronabirusak eragindako osasun larrialdialdiaren ondorioz, gelditu behar izan zen. Uztailaren 12an, igande eguerdiko 12:00etan Oronozko Urgain jatetxearen atarian izanen dute hirugarren hitzordua. Hori bai, osasun-neurri zorrotzak bete beharko dira eta abeslari nahiz musikariek maskarak eabili beharko dituzte derrigorrean eta elkarrenganako distantzia mantendu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun