Artearen Ibilbidea abiatuko da uda honetan ere Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 3a, 10:59

Maria Iciar Muñoz margolariak irekiko du Baztango Artearen Ibilbidea.

Maria Iciar Muñoz margolariaren erakusketa irekiko dute uztailaren 3an Arizkunenean eta bertze hainbat artisten lanak ere ikusgai izanen dira udan

Uda honetan ere, Baztango herriak margolan eta eskultura erakustokiak izanen dira, Artearen Ibilbidea programaren baitan. Hasteko, uztailaren 3tik 28ra Maria Iciar Muñoz margolariak erakusketa irekiko du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean uztailaren 3tik 28ra. Astegunez, 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era egonen da ikusgai.

José Luis Alzugaray margolariak pintura erakusketa eginen du Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 15etik urrira bitarte, astegunetan 18:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:30era.

Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean erakutsiko ditu uztailaren 16tik irailaren 5era, ortzegunetik igandera 121:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Diana Iniesta margolariak Street Life pintura tailerra eskainiko du  Erratzun uztailaren 20tik irailaren 5era (egunero, 18:30etik 20:30era).

Lesagibel eskultoreak N-estetika 4 erakusketa paratuko du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean uztailaren 31tik abuztuaren 30era, egunero 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Tomás Sobrino Habans margolariak, Arizkunenea Kultur Etxeko 1. solairuan jarriko du ikusgai Modos de ver (Ikusmoldeak) erakusketa, abuztuaren 1etik 30era. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era, eta 18:00etatik 21:00etara. 

Bozateko Santxotena Parke Museoa uztailaren 15etik abuztuaren 31ra irekiko dute, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara. Teresa Lafraguaren 17. Urteurreneko atzera begirako pintura erakusketa ere bertan ikusgai izanen da uztailaren 15etik abuztuaren 30era ordutegi berean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun