Zuhaitzak ez du beldurrik diskoa aletuko du ostegunean Leitzan Xabier San Sebastian musikariak. Atekabeltz Gaztetxean 19:00etan hasiko da emanaldia. Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatu du hitzordua.
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.