Erretzeari uzteko tailerrak eskainiko dituzte urri bukaeran hasita Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 10:15

Interesa duenak bere erizainari erranez edo osasun etxean jakinaraziz eman dezake izena.

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Ketik aske, zigarrokinen kalterik gabe bizitzeko erabakia hartzen dutenek urri bukaeran Donezteben laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Izan ere, erretzeari utzi nahi diotenendako tailerrak eskainiko ditu.

Hilaren 28an hasiko dira saioak eta abendura arte osasun etxean eskainiko dira. Zehazki, urriaren 28an, azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 9an izanen dira, 17:30etik 19:00etara. Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoa den Chema Larraioz Perezek bideratuko ditu saioak. 

Interesa duenak bere erizainari erranez edo osasun etxean jakinaraziz eman dezake izena.

Erlazionatuak

Zigarroaren ketik ihesi

Gurutze Pikabea 2019 urr 06 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun