Arano, Areso, Goizueta tea Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako tailerrak dira. Gastuak gutxitzeko aholkuak eta dirua ongi kudeatzeko estrategiak azalduko ditu adituak.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte
Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Arano, Areso, Goizueta tea Leitzako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako tailerrak dira. Gastuak gutxitzeko aholkuak eta dirua ongi kudeatzeko estrategiak azalduko ditu adituak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.