Abañora autobusez joan eta handik hamar kilometroko bidea izanen dute Urriaren 19an, 1841eko mapari segika Abañotik Hernanira, garai bateko bidetik joateko aukera izanen dute Goizuetan. Hamar kilometroko ibilbidean, Jose Jabier Etxeberria eta Marian Aranazek eginen dituzte gidari lanak. Abañora joateko autobusa 9etan abiatuko da plazatik. Izena-ematea Amaiaren kafetegian egin behar da.
Egun osoan eginen dute, goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:00etan hasita, Emagin taldearen eskutik Joan den urteko arrakasta ikusirik, Baztango Haize Feministak, Udalaren laguntzaz, aurten ere autodefentsa tailerra antolatu du. Larunbatean, urriaren 19an, zehaztu dute hitzordua Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Egun osoz bilduko dira: goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:00etan. Emagin taldeak eskainiko duen tailerrera joan nahi dutenek baztangohaizefeminista@gmail.com helbidera idatziz eman beharko dute izena. Azaroan, berriz, hitzaldia izanen dute.
‘El contador de gotas’ liburuaren berri emanen du larunbatean 18:30ean udaletxeko pleno-aretoan Aspaldian Parisen bizi den Francisco Javier Irazoki Zoki idazle lesakarrak El contador de gotas bere azken liburua aurkeztuko du urriaren 19an, larunbatean, 18:30ean udaletxeko pleno-aretoan. Liburua herriko liburu-dendetan erosteko aukera ere bada.
Larunbatean 19:00etan hasiko da Iruñeko koralaren emanaldia Kultur Etxean Iruñeko Mirua Abesbatzak kontzertua eskainiko du Berako Kultur Etxean urriaren 19an, larunbatean 19:00etan, Ana Tejedorren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak antolatu duen emanaldirako sarrera doan izanen da.
Hamaikagarren urtez saio dotorea prestatu dute eta 19:30ean hasiko da jaialdia frontoian Sunbillako dantzariek hamaikagarren aldiz dantza emanaldia eskainiko dute pilotalekuan urriaren 19an, larunbatean 19:30ean hasita.
20:00etan hasiko da Camino de Santiago abesbatzaren emanaldia Urriaren 19an, larunbatean 20:00etan, Aiegiko Camino de Santiago Abesbatzak kontzertua eskainiko du elizan. Ekitaldi hau Lesakako Abesbatzak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Abenduaren 15ean, herriko abesbatza Aiegin izanen da kontzertua ematen.
Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Emakume Baserritarren Egunaren harira, Baratze Kritikoa erakusketa antolatu dute Areson. Urriaren 18tik 31ra elikadura burujabetzaren gaiari genero ikuspegitik heltzen dion erakusketa egonen da ikusgai Udaletxean: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.
Bezperatik zenbait ekitaldi antolatu dituzte Etxalarren Urriaren hirugarren igandean ospatuko dute aurten ere Usategietako Igandea Etxalarko Lizarieta aldean. Halere, bezperatik ere zenbait ekitaldi antolatu dituzte.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |