Autodefentsa tailerra izanen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 07:30

Joan den urteko autodefentsa feminista tailerrean parte hartu zutenak Baztanen.

Egun osoan eginen dute, goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:00etan hasita, Emagin taldearen eskutik

Joan den urteko arrakasta ikusirik, Baztango Haize Feministak, Udalaren laguntzaz, aurten ere autodefentsa tailerra antolatu du. Larunbatean, urriaren 19an, zehaztu dute hitzordua Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Egun osoz bilduko dira: goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:00etan. Emagin taldeak eskainiko duen tailerrera joan nahi dutenek baztangohaizefeminista@gmail.com helbidera idatziz eman beharko dute izena. Azaroan, berriz, hitzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun