Sunbillako dantzariek urteroko emanaldia eskainiko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 17a, 17:00
Saio ikusgarria eskaintzen dute urtero Sunbillako dantzariek.

Hamaikagarren urtez saio dotorea prestatu dute eta 19:30ean hasiko da jaialdia frontoian

Sunbillako dantzariek hamaikagarren aldiz dantza emanaldia eskainiko dute pilotalekuan urriaren 19an, larunbatean 19:30ean hasita.

Haur, gaztetxo eta helduek urte osoan ikasten ari diren dantzak ikusteko aukera izanen da jaialdi honetan: Agurra, Desmayo, Neskatxa, Borobila, Txalo-polka, Scottish, Polka, Gorulari, Arin-arin, Dantza, Cuatro calles, Bailaos, Makil ttiki, Xuxi eta denak batera Ttipitto. Animatu jaialdi eder hau ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun