Gure Zirkua Elizondora eta Leitzara etorriko da irailean eta urrian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 14:11

Gure Zirkuaz bertatik bertara gozatzeko auekra izanen dugu irailean eta urrian.

Gure Zirkuak eskualdean eginen du geldialdia irailean eta urrian. Elizondon eginen dute lehendabizi, irailaren 27an, 28an eta 29an eta urriaren 4an eta 5ean guttienez bina emanaldi eskainiko dituzte. Urriaren 11n, 12an, 13an, 18an eta 19an, berriz, Leitzan izanen dira Gure Zirkuko artistak, tartean, Unai Zabaleta musikari leitzarra. Sarrerak dagoeneko salgai paratu dituzte. Elizondoko ikuskizunetarako sarrerak Fantxiken eros daitezke eta Leitzakoak Maimur liburu-dendan. Bi kasuetan www.eventbrite.es atarian ere salgai daude.

Honakoak izanen dira emanaldien ordutegi zehatzak:

Elizondon

  • Irailaren 27an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Irailaren 28an, larunbatean: 12:00etan eta 20:30ean.
  • Irailaren 29an, igandean: 12:00etan eta 18:00etan.
  • Urriaren 4an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 5ean, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.

Leitzan

  • Urriaren 11n, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 12an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 13an, igandean: 12:00etan eta 18:00etan.
  • Urriaren 18an, ostiralean: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Urriaren 19an, larunbatean: 18:00etan eta 20:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun