Goizuetatik Hernanira bide zaharrean barrena joanen dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 17a, 14:00
Garai bateko bideari ezagutzeko aukera izanen dute goizuetarrek, Jose Jabier Etxeberria eta Marian Aranaz gidari dituztela.

Abañora autobusez joan eta handik hamar kilometroko bidea izanen dute

Urriaren 19an, 1841eko mapari segika Abañotik Hernanira, garai bateko bidetik joateko aukera izanen dute Goizuetan. Hamar kilometroko ibilbidean, Jose Jabier Etxeberria eta Marian Aranazek eginen dituzte gidari lanak. Abañora joateko autobusa 9etan abiatuko da plazatik. Izena-ematea Amaiaren kafetegian egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun