Usategietako Igandea urriaren 20an ospatuko dute Lizarietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urr. 18a, 08:30
Eguraldiak laguntzen badu, usazaleen lana ikusteko aukera izanen da igandean.

Bezperatik zenbait ekitaldi antolatu dituzte Etxalarren

Urriaren hirugarren igandean ospatuko dute aurten ere Usategietako Igandea Etxalarko Lizarieta aldean. Halere, bezperatik ere zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Urriaren 19an, larunbatarekin, Etxalarko gazteek antolatuta, hainbat ekitaldi izanen dituzte herrian. 17:00etan mus txapelketa izanen da. Izena emateko aukera egunean bertan izanen dute 16:30ean frontoian. 19:30ean patata tortilla txapelketa eginen dute. Aitzinetik izena eman behar da hirukoteka, Elutsan edo Herriko Ostatuan. 21:30ean mus eta patata tortilla txapelketetako sariak banatuko dira eta DJ Aimarrekin goizalderarte luzatuko da besta.

Usategietako Igandean, goizean (eguraldi ona bada), talo postua jarriko du Altxatak Lizarietan. Arratsaldean Udalak antolatuta, Oharkabe taldea izanen da herriko plazan 18:00etatik 21:00etara. Frontoian ostatua egonen da Altxataren eskutik.

Erlazionatuak

Etxalarko Usategietako igandea

Xorroxin irratia 2019 urr 14 Bortziriak   Etxalar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun