Igandea, abenduak 16



10:00
14:00

'Olentzerorekin amets egiten' eguna Bertiz Natur Parkean

Bertizko natur parkean, Oieregi

Eguberri usaina hedatzen hasia da eskualdean. Han eta hemen prestaketetan ari dira eta ekitaldiak ere hurbiltzen hasiak dira. Heldu den igandean, abenduaren 16an, erraterako, Bertiz Natur Parkean 'Olentzerorekin amets egiten' eguna antolatu dute. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, Olentzero lagun dutela urtetxak eskatzen ibiliko dira herriko gaztetxoak.

'Olentzerorekin amets egiten' eguna Bertiz Natur Parkean Bertizko natur parkean

Eguberri usaina hedatzen hasia da eskualdean. Han eta hemen prestaketetan ari dira eta ekitaldiak ere hurbiltzen hasiak dira. Heldu den igandean, abenduaren 16an, erraterako, Bertiz Natur Parkean 'Olentzerorekin amets egiten' eguna antolatu dute. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, Olentzero lagun dutela urtetxak eskatzen ibiliko dira herriko gaztetxoak.


10:00
19:00

Santa Luziako feria

Malerreka Doneztebe | Feriak

Ortzegunean, berriz, Zilarrezko Titarea emanen diote Esther Garro jostunari Abenduaren 13an, ortzegunean, Santa Luzia Eguneko ospakizunak izanen dituzte. 11:00etako mezaren ondotik, Udalak Esther Garro jostunari Zilarrezko Titarea jantziko dio, bere ibilbidea omenduz. Ondotik, mokadutxoak eskainiko dituzte. Igandean, berriz, feria eginen dute. Eskulangileak, musikariak eta elkartasun ekimena izanen dira goizeko protagonistak. Arratsaldean merkatariek antolatutako zozketa eta tonbola izanen dituzte. Txokole beroarekin goxatuko dute eguna.

Santa Luziako feria

Ortzegunean, berriz, Zilarrezko Titarea emanen diote Esther Garro jostunari

Abenduaren 13an, ortzegunean, Santa Luzia Eguneko ospakizunak izanen dituzte. 11:00etako mezaren ondotik, Udalak Esther Garro jostunari Zilarrezko Titarea jantziko dio, bere ibilbidea omenduz. Ondotik, mokadutxoak eskainiko dituzte. Igandean, berriz, feria eginen dute. Eskulangileak, musikariak eta elkartasun ekimena izanen dira goizeko protagonistak. Arratsaldean merkatariek antolatutako zozketa eta tonbola izanen dituzte. Txokole beroarekin goxatuko dute eguna.


12:00
18:00

Josu Goiari omenaldia

Berako Kultur Etxea, Bera | Ospakizunak

Eguerdian Kultur Etxean eginen den ekitaldiaren ondotik herri bazkaria eginen dute Zubiondon eta txartelak abenduaren 9ra bitarte eskura daitezke Josu Goiaren ibilbide politikoa omentzeko ekitaldia antolatu du Sortuk abenduaren 16an, 12:00etan Berako Kultur Etxean. Ondotik, poteo herrikoia eginen dute eta 14:00etan bazkaria Zubiondo jatetxean. Bazkarirako sarrerak Kataku herri ostatuan salgai daude, abenduaren 9ra bitarte. Helduek eta beganoek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 8 euro.

Josu Goiari omenaldia Berako Kultur Etxea

Eguerdian Kultur Etxean eginen den ekitaldiaren ondotik herri bazkaria eginen dute Zubiondon eta txartelak abenduaren 9ra bitarte eskura daitezke

Josu Goiaren ibilbide politikoa omentzeko ekitaldia antolatu du Sortuk abenduaren 16an, 12:00etan Berako Kultur Etxean. Ondotik, poteo herrikoia eginen dute eta 14:00etan bazkaria Zubiondo jatetxean. Bazkarirako sarrerak Kataku herri ostatuan salgai daude, abenduaren 9ra bitarte. Helduek eta beganoek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 8 euro.


14:00
20:00

Umore Ona elkarteko bazkideen eguna

Umore Ona elkartea, Goizueta | Ospakizunak

Urtezahar arratsalderako mus txapelketa ere antolatu dute Goizuetako Umore Ona elkarteko batzorde berriak bazkideen eguna indartu nahi du. Hori dela eta, zenbait aldaketa izanen dira aurtengoan. Hasteko, egunez aldatu eta larunbatean egin ordez, igandean eginen dute. Hortaz, igande honetan, abenduaren 16an eginen dute. Beste aldaketa, aurten bazkarirako menu herrikoia izanen dela: zizka-mizkak, marisko paella eta postrea. Dena bortz eurotan. Abenduaren 9an bukatu zen txartelak eskuratzeko epea.

Umore Ona elkarteko bazkideen eguna Umore Ona elkartea

Urtezahar arratsalderako mus txapelketa ere antolatu dute

Goizuetako Umore Ona elkarteko batzorde berriak bazkideen eguna indartu nahi du. Hori dela eta, zenbait aldaketa izanen dira aurtengoan. Hasteko, egunez aldatu eta larunbatean egin ordez, igandean eginen dute. Hortaz, igande honetan, abenduaren 16an eginen dute. Beste aldaketa, aurten bazkarirako menu herrikoia izanen dela: zizka-mizkak, marisko paella eta postrea. Dena bortz eurotan. Abenduaren 9an bukatu zen txartelak eskuratzeko epea.


18:00
20:00

Keinu Leihoak Zikloaren azkena, 'Manifestu bat'

Kasino, Bortziriak Lesaka | Antzerkiak

Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ere ikusgai da oraindik Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioko azken antzezlana abenduaren 16an, igandean 18:00etan Kasinon. Miren Tirapu zuzendari eta antzezle duen Beheko Larraineren proposamen berria, Manifestu bat antzezlana taularatuko dute. Asier Gogorza argazkilari beratarraren Mendebalde erakusketa ere ikusgai dago oraindik, Harriondoan eta herriko hainbat hormetan.

Keinu Leihoak Zikloaren azkena, 'Manifestu bat' Kasino

Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ere ikusgai da oraindik

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioko azken antzezlana abenduaren 16an, igandean 18:00etan Kasinon. Miren Tirapu zuzendari eta antzezle duen Beheko Larraineren proposamen berria, Manifestu bat antzezlana taularatuko dute. Asier Gogorza argazkilari beratarraren Mendebalde erakusketa ere ikusgai dago oraindik, Harriondoan eta herriko hainbat hormetan.


19:00
21:00

'Che America' musika ikuskizuna Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Kontzertuak

Iónico taldeak joko du igandean 19:00etan Arizkunenean Argentinako Iónico taldearen Che América musika latinoamerikarraren ikuskizuna izanen da abenduaren 16an, igandean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Renata Marchessi (teklatua, ahotsa eta biolina), Andrés Amadé (kitarrak eta ahotsa), Claudio Apo Meneses (perkusioa eta ahotsa) eta Pablo Ferraro (baxua eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute Arte eta Kultura programako emanaldian.

'Che America' musika ikuskizuna Arizkunenean Arizkunenea

Iónico taldeak joko du igandean 19:00etan Arizkunenean

Argentinako Iónico taldearen Che América musika latinoamerikarraren ikuskizuna izanen da abenduaren 16an, igandean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Renata Marchessi (teklatua, ahotsa eta biolina), Andrés Amadé (kitarrak eta ahotsa), Claudio Apo Meneses (perkusioa eta ahotsa) eta Pablo Ferraro (baxua eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute Arte eta Kultura programako emanaldian.


12:00

Jose Ignacio Muruaren argazki erakusketa

Bustitz ostatua, Malerreka Sunbilla | Erakusketak

Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu  Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.

Jose Ignacio Muruaren argazki erakusketa Bustitz ostatua

Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu 

Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.


17:00

Baztan Musika Eskolakoen kontzertuak Zigan eta Elizondon

Baztan | Kontzertuak

Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.

Baztan Musika Eskolakoen kontzertuak Zigan eta Elizondon

Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean

Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.


19:00

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.


19:30

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan

Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Uztaila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»