'Che América' ikuskizuna abenduaren 16an eskainiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 14a, 06:45
Latinoamerikako musika eskainiko duen laukotea.

Iónico taldeak joko du igandean 19:00etan Arizkunenean

Argentinako Iónico taldearen Che América musika latinoamerikarraren ikuskizuna izanen da abenduaren 16an, igandean 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Renata Marchessi (teklatua, ahotsa eta biolina), Andrés Amadé (kitarrak eta ahotsa), Claudio Apo Meneses (perkusioa eta ahotsa) eta Pablo Ferraro (baxua eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute Arte eta Kultura programako emanaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun