XIV. Keinu Leihoak antzerki zikloaren azkena igandean izanen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 14a, 07:00
Miren Tirapuk taularatuko du 'Manifestu bat' igande arratsaldean Kasinoan.

Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ere ikusgai da oraindik

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioko azken antzezlana abenduaren 16an, igandean 18:00etan Kasinon. Miren Tirapu zuzendari eta antzezle duen Beheko Larraineren proposamen berria, Manifestu bat antzezlana taularatuko dute. Asier Gogorza argazkilari beratarraren Mendebalde erakusketa ere ikusgai dago oraindik, Harriondoan eta herriko hainbat hormetan.

 

Manifestu bat

Mila esker nire hiletarako gonbidapena onartzeagatik. Festa eder bat prestatu nahi nuen nire azkenerako, baina azkenean ...

Azkenerako eta azkenean. Beti bazterreko pertsonai bat baino izan ez denak, azkenean, arreta bereganatuko du antzezlan honetan. Bere barne-ahotsek, behingoagatik, begirada guzien erdigunera bultzatuko dute. Bueltan, bere begirada itzuliko digu. Nolako begirada, halako errealitatea.

Begirada ironikoa heriotzari bizitzaren gorabeherak erakutsiz. Zerbait erakutsiko digu azkenerako?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun