Olentzero izanen da igandeko protagonista Bertiz Natur Parkean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 14a, 07:22
Herriari itzulia emanen diete, Olentzero lagun dutela

Eguberri usaina hedatzen hasia da eskualdean. Han eta hemen prestaketetan ari dira eta ekitaldiak ere hurbiltzen hasiak dira. Heldu den igandean, abenduaren 16an, erraterako, Bertiz Natur Parkean 'Olentzerorekin amets egiten' eguna antolatu dute. Goizean, 10:00etatik 14:00etara, Olentzero lagun dutela urtetxak eskatzen ibiliko dira herriko gaztetxoak.

 

Ondotik, taloak dastatzeko eta Olentzerori eskutitzak emateko aukera izanen dute. Izen-ematea 15 euro ordaindu beharko da (taloa eta edaria barne) eta hiru urte baino guttiago dituztenek doan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun