Sari potoloak mus txapelketan
Beste urte batez, Urtezahar arratsaldean mus txapelketa ere antolatu du Umore Onak. 16:00etan hasiko da elkartean. 10 euro ordaindu beharko dute bikoteek, baina sari potoloak ere izanen dira aurten: bikote txapeldunak 100 euro eta oparia eskuratuko ditu, txapeldunordeak 50 euro eta oparia eta hirugarren eta laugarren sailkatuek ere bere oparitxoa eskuratuko dute.