Santa Luzia Egunaren harira, feria eginen dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 09:30
Eskulangileak, musikariak eta elkartasun ekimena izanen dira igande goizeko protagonistak Donezteben.

Ortzegunean, berriz, Zilarrezko Titarea emanen diote Esther Garro jostunari

Abenduaren 13an, ortzegunean, Santa Luzia Eguneko ospakizunak izanen dituzte. 11:00etako mezaren ondotik, Udalak Esther Garro jostunari Zilarrezko Titarea jantziko dio, bere ibilbidea omenduz. Ondotik, mokadutxoak eskainiko dituzte. Igandean, berriz, feria eginen dute. Eskulangileak, musikariak eta elkartasun ekimena izanen dira goizeko protagonistak. Arratsaldean merkatariek antolatutako zozketa eta tonbola izanen dituzte. Txokole beroarekin goxatuko dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun