Logoa
Mendialdeko albisteak

Gure txokoak Matzada futbol zelaia erabiltzeko hitzarmena sinatu du Berako Udalarekin

Ttipi-Ttapa 2016-08-24 07:38   Gizartea  Bortziriak  Bera

12 urteko balioa izanen du hitzarmenak

Gure Txokoa elkartea arduratuko da Matzada zelaiaren kudeaketaz datozen 12 urteetan eta trukean zelaia erabiltzeko baimena izanen du.  Egin beharreko hobekuntza lanen ardura ere elkartearen esku egonen da, Udalaren laguntzarekin. Dena den, beharrezkoa denean, Udalari, ikastetxeei eta herriko elkarteei zelaia utziko die Gure Txokoak. Hitzarmen honen baitan, zelai naturala belar artifizialagatik aldatzeko lanen inguruko xehetasunak zehaztu dituzte.

Unai Iantzi aniztarrak irabazi du Nafarroako txokor biltze txapelketa

Ttipi-Ttapa.Xorroxin 2016-08-22 12:32   Kirola  Baztan  Aniz

17 txapel irabaziak dituen Fernando Etxegarai beratarraren aitzinetik gelditu da 21 urteko gaztea eta bera izanen da irailaren 7an Donostian jokatuko den Zazpi Herrialdeen Txapelketan txokorrak biltzen Nafarroa ordezkatuko duena.

Bizitza aktibo eta osasuntsua bultzatzeko 'Me reto' programa antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016-08-22 13:22   Kirola  Leitzaldea  Leitza

Irailaren 9ra arte irekita egonen da izen emateko epea

Anikote kirol zerbitzuak  irailaren 12tik abenduaren 23ra arte,  'Me reto' programa berezia eskainiko du. 100 egunez, garapen personal zein fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Izen-ematea irailaren 9a baino lehenago egin beharko da.

Arantzako Rockeko zenbaki sarituak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2016-08-22 11:54  Bortziriak  Arantza

Saridunek hilabete bateko epea izanen dute agertzeko. Gainerakoan, giro ederrean joan da 21. Arantza Rock jaialdia.

Astearteko zikiro jatearekin borobilduko dituzte aurtengo Narbarteko bestak

Ttipi-Ttapa.Xorroxin 2016-08-22 10:18  Bertizarana  Narbarte

Astelehenean goiz eta arratsaldez puzgarriak izanen dituzte eta gauez kantu zaharren afaria Salaberri akordeoilariarekin.

Aresoko festen laburpena

Ttipi-Ttapa 2016-08-22 07:00   Gizartea  Leitzaldea  Areso

Abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatu dituzte Areson pestak. Garai bateko ohiturak bizirik mantenduz eta berriei tartea eginez: ingurutxoa, herri bazkaria, kuadrillen eguna... giro bikaina izan da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Uxue Barkosen bisita izan zuten joan den ortziralean Nafarroako Bakelekuan

Xorroxin irratia 2016-08-20 11:50   Gizartea  Mendialdea

Barkosekin batera, bisitan izan ziren Baztango alkate Joseba Otondo, Elizondoko Lanbide eskolako zuzendari Maite Ariztegi, Saharar Frente Polisarioko Nafarroako ordezkaria den Mohamed Galiami eta ANAS elkarteko koordinatzaile den Carol Garcia.

Presidentearen bisitaren harira, Aroztegia eta gero zer? Plataformak deituta, Aroztegiako egitasmoaren inguruko kudeaketaren aitzinean protesta egiteko elkarretaratze bat burutu zen Nafarroako Bakelekuaren parean

130.000 euroko kalteordaina eskatu dio Lesakako Udalak Iberdrolari Fraingo sutearengatik

Ttipi-Ttapa 2016-08-16 07:00   Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Dokumentazio ofizialarekin ziurtatu daitezkeen galerak dira, baina milioi bat eurora hurbil daitezkeela dio alkateak

Joan den urteko abenduaren 19an Frainen izandako suteak sortutako kalteak estaltzeko 130.000 euroko kalteordaina eskatu dio Lesakako Udalak Iberdrola argindar enpresari.

Etxalarko Usategien enkantea eginen da irailaren 3an

Ttipi-Ttapa 2016-08-12 07:43   Gizartea  Bortziriak  Etxalar

Etxalarko udalak enkante irekia eginen du aurtengo ehizaldirako Iarmendiko barrutian dauden usategiak errentan jartzeko.  Enkantea Herriko Etxean eginen da irailaren 3an, eguerdiko 12:00etan ahozko eskaintzen bidez. 21 ehiza postuen bidez 33.525 euro biltzea espero du Udalak.

J, J, Q hirukoteak kontzertua eskainiko du abuztuaren 25ean Donamariko jauregian

Ttipi-Ttapa 2016-08-12 07:38   Kultura  Malerreka  Donamaria

Kultur programaren baitan, aitzinetik Beintza-Labaiengo gaztainadira bisita gidatua eskainiko da

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Kultur programak. Ekainaren 17tik irailaren 10era musika, dantza eta arteko 41 emanaldi prestatu ditu. Ortzegun, ortzirale eta larunbat guztietan eginen dira Nafarroako 39 udalerri eta pasaia- edo ondare-mailako toki interesgarritan. Abuztuaren 25ean, Donamariko jauregian kontzertua eskainiko du 20:00etan J, J, Q hirukoteak (Josetxo Goia-Aribe saxoarekin, Quique Simon pianoarekin eta Jose Maria Pastor bateria eta perkusioarekin). 

Bixente Igartzabal lesakarra fin Embrunman proba gogorrean

Ttipi-Ttapa 2016-08-25 12:14   Kirola  Bortziriak  Lesaka

Frantziako Alpeetan egiten den proba honetan, bere kategorian lehenbizikoa izan da Beti Gazteko triatleta, sailkapen orokorrean 41. eta beteranoetan 5. sailkatu da.

Errefusa zaborrontziaren tapa berria estreinatu dute Etxalarren, Nafarroan aitzindaria

Ttipi-Ttapa 2016-08-22 11:32  Bortziriak  Etxalar

Edukiontziari tapa ttikiagoa paratu diote eta gisa honetara, bertara hondakin guztiak nahasita bota daitezen saihestu nahi du Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak.

Aresoko pestak. Kuadrilla eguneko jokoak

Ttipi-Ttapa 2016-08-22 11:28   Gizartea  Leitzaldea  Areso

Abuztuaren 18an kolorez bete zuten Aresoko plaza herriko kuadrillek. Bazkalondoan egin zituzten jolasak eta umore ona gailendu zen guztiaren gainetik.

Txuribeltz Festibala antolatu du lehen aldiz Baztango Blues Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016-08-11 09:26   Kultura  Baztan

Irailaren 2 eta 3an eginen dute Lekarozko Aterpean

Blues musika maite dutenek huts egin ezin duten hitzordua daukate iraileko lehen asteburuan Baztanen. Baztango Blues Elkarteak lehen aldiz Txuribeltz Festibala antolatu du Lekarozko aterpean.

Ehunka lagun bildu zen Zigan Benito Lertxundiren kontzertua aditzera

Ttipi-Ttapa 2016-08-10 09:23   Gizartea  Baztan  Ziga

Gazteek eta herriak eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldia aitzinera ateratzen lagundu duten guztiei

Eguraldi lagun, ehunka pertsona elkartu ziren abuztuaren 7an Zigako Plazan  Benito Lertxundiren kantaldiaz gozatzera, herriko ezkil-jotzaileek hasiera eman zioten bi ordu baino gehiago luzatu zen kontzertuari. Aurretik herritar kuadrilla bat trafikoa gidatzen, sarrerak kontrolatzen, taberna eta bokatak egiten ibili ziren. Herri txikiak lan handia egin du, bai aitzinetik bai egunean bertan, eta aldez aurretik barkamenak eskatu norbaiti zerbitzuren bat ez bazitzaion egoki iduritu. «Guk gure esku zen guztia egin genuen, ilusio eta auzolan ikaragarriz!!» diote.

Hiltegiko puskatze gela akitzeko lanak esleitu ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016-08-10 08:15   Gizartea  Baztan

Egallene eraikuntzak enpresak eginen ditu 16.200 euroan eta azaroaren 30erako akitu beharko ditu

Baztango udalak Loizu udal hiltegiko puskatze gela akitzeko lanak Egallene eraikuntzaki eman dizkio. Lan hauek 16.200 euroan (BEZ barne) esleitu edo adjudikatu dira eta lanak azaroaren 30erako egin beharko dira. Urte berriarekin puskatze gela abiarazi nahi luke udalak.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako tailerra egin dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016-08-09 12:35   Gizartea  Malerreka  Zubieta

Abuztuaren 8an eskaini du Oihane Calderónek eta datorren igandean Sunbillan eginen dute

Azaroan Malerrekako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuaren barnean dagoen Prebentzio Batzordeak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako kanpaina bat martxan jarri zuen. Honela, udalerriek denek batera aurrera eramateko kanpaina bat sortzea erabaki zuten. Hala nola, udaletxeko balkoietan esku moreak dituzten kartelak eskegiz. Udako berriz, tailer bat martxan jartzea erabaki zen, abuztuaren 8an Zubietan egin zena. Oihane Calderón izan zen tailerra aurrera eraman zuena eta materiala, berriz, Nafarroako Gobernuko INAI Nafarroako Berdintasunerako Institutuarena da.

Donamaria-Gazteluko mapa turistiko berria argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2016-08-08 09:23   Gizartea  Malerreka  Donamaria

453 bizilagun dituen herriko baliabide turistikoak ezagutzera ematen ditu

Donamaria-Gazteluko udala eta herriko zerbitzu turistiko desberdinek,  herriko mapa turistiko berria argitaratu dute. Honek zonaldeko baliabide turistikoak ezagutarazten ditu: ondarea, ibilbideak, bisita gidatuak, zerbitzuak, alojamenduak...

Diana Iniesta margolariaren berezko argia ikusgai dago Erratzun

Ttipi-Ttapa 2016-08-04 09:40   Kultura

Abuztu osoan ikusgai izanen da labaderoan Con mi luz/Berezko argiarekin erakusketa eta abuztuaren 5ean eginen du inaugurazio ofiziala

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren Con mi luz/Berezko argiarekin margo erakusketa ikusgai dago Erratzuko labaderoan uztailaren 30etik abuztuaren 31ra, ortzegunetik igandera, 18:30etik 21:00etara. Inaugurazio ofiziala, dena den, abuztuaren 5ean, ortzirale arratsaldeko 6etan eginen du.

Neskatoak dokumentala DVDan salgai paratu dute

Ttipi-Ttapa 2016-08-02 10:21   Kultura  Mendialdea

Udazkenean oraindik Euskal Herriko zenbait tokitan pantaila handian ikusteko aukera ere izanen da

Martxoan 6an estreinatu zenetik 30 emanaldi baino gehiago eman ondotik, DVD formatuan argitaratu da Neskatoak dokumentala, Jon Abrilen zuzendaritzapean, Frankismoan Ipar Euskal Herrira eta Frantziara lanera joandako emakumeen bizipenak biltzen dituen dokumentala.

Nabarmenak

Gida komertzialeko produktuak

Ezkontzak
Neurketak eta pisua
Egongelak aukeran
Leiho polittak

erran SAREAN