Hazi egin da Bertizko Natur Parkeko bisitari kopurua

  Kirola  Bertizarana

Hazi egin da Bertizko Natur Parkeko bisitari kopurua

Ia 85.000 bisitari izan zituen iaz, 15.000 baino gehiago abuztuan 

Iaz hazi egin zen Bertiz Natur Parkeko bisitari kopurua. Guztira, 84.493 lagunek bisitatu zuen 2016an Bertiz, espazio horren natura-balioez eta balio ekologikoez gozatuz, aurreko urtean baino % 5,5 gehiagok. Horixe jakinarazi du parkeko patronatuak apirileko lehen astean egin duen batzarrean; Isabel Elizalde Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioetako eta Ingurumeneko kontseilariak hartu du parte batzarrean.

Parke akrobatikoetan operadore ikastaroa eskainiko dute Bertiz Abentura Park-en

  Gizartea  Bertizarana  Narbarte

Parke akrobatikoetan operadore ikastaroa eskainiko dute Bertiz Abentura Park-en

Apirilaren 17tik 21era eginen den ikastarorako martxoaren 30a bitarte eman daiteke izena 

AEPA (Espainiako Abentura Parke elkarteak) eta BKZ Nafarroa Abentura enpresak, Erreskatean monitore Espezialista (MER) ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa Narbarten berritu den Bertiz Abentura Parken burutuko da.

Restaurantes del Reyno elkartean sartu da Legasako Arotxa jatetxea

  Gizartea  Bertizarana  Legasa

Restaurantes del Reyno elkartean sartu da Legasako Arotxa jatetxea

Martxoaren 22an aurkeztu zituzten bertan Nafarroako Ardo Gorriaren eta Barazkien IX. Jardunaldiak

Legasako Arotxa jatetxea Restaurantes del Reyno elkartean sartu berri dela baliatuz, martxoaren 22an bertan egin zuten Nafarroako Ardo Gorriaren eta Barazkien IX. Jardunaldien aurkezpena. Martxoaren 27tik apirilaren 30era barazki ezberdinak oinarri dituzten menuak eskainiko dituzte jatetxe hauetan, ardo gorri nafarraz bustiak.

Nafarroako 5 naturagunek Europako proiektu batean parte hartzen dute Pirinioetako eremu babestuen sare bat sortzeko

  Gizartea  Bertizarana

Nafarroako 5 naturagunek Europako proiektu batean parte hartzen dute Pirinioetako eremu babestuen sare bat sortzeko

Bertiz, Urbasa-Andia, Larra, Lizardoia eta Aztaparreta dira, eta 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen Green proiektuaren barnean daude

Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Lizardoiako Erreserba Integralak, Aztaparretako Erreserba Integralak, Larrako Natura Erreserbak eta Urbasa-Andiako Parke Naturalak parte hartzen dute "Green" Europako proiektuan, Pirinioetako babestutako naturaguneen sare bat sortze aldera.

Lau orduko geldialdia egin dute Legasako Arcelor lantegian hitzarmen duinaren alde

  Gizartea  Bertizarana  Legasa

Lau orduko geldialdia egin dute Legasako Arcelor lantegian hitzarmen duinaren alde

Errelebo-kontratua onartu behar dela dirudienean, «duela urte batzuk krisiaren ondorioz kaleratutako langileei ez zaiela lehentasunik eman» salatu du LABek 

Legasako Arcelor Mittal lantegiko langileek lau orduko lan uztea egin zuten abenduaren 13an, asteartean, «lan hitzarmen duin baten alde», LAB sindikatutik jakinarazi dutenez. Lana uzteaz gain, lantegiaren kanpoko aldean ere elkarretaratzea egin zuten, «azken urteetan hitzarmena negoziatzerakoan enpresak izan duen jarrera inposatzailea gainditzeko asmoarekin». 

Diana Iniesta margolaria berezko argiarekin azalduko da Bertizen

  Kultura  Bertizarana

Diana Iniesta margolaria berezko argiarekin azalduko da Bertizen

Abenduaren 12ra bitarte ikusgai dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren Con mi luz-berezko argiarekin margo erakusketa zabalik da Bertizko Jaurerriko Natur Parkean abenduaren 12ra bitarte. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara daude zabalik erakusketaren ateak.

Arte eta paisaiari buruzko haurrendako tailerra antolatu dute Bertizen uztailaren 26tik 29ra

  Kultura  Bertizarana

Arte eta paisaiari buruzko haurrendako tailerra antolatu dute Bertizen uztailaren 26tik 29ra

Aparkalekuko zabaldegian jarrita dauden zazpi eskulturak oinarri hartuko dituzte

Nafarroako Museoak 60 urte bete ditu eta Museoa karrikara ateratzen da goiburupean ospatuko du. Ekainaren 24tik urriaren 2ra Arte eta paisaia. Nafarroako Museoa Bertizen erakusketa zabaldu du. Bertizko Parkeko aparkalekuko zabaldegian ikus daitezkeen zazpi eskulturen maketak ikusgai daude Museoan bertan eta uztailaren 19tik 22ra haurrendako udako tailerra ere antolatu du. Baina uda honetako jardueraren protagonista Bertizko artelanak direnez, Bertizera ere ailegatuko da haurrendako Arte eta Paisaia tailerra. Uztailaren 26, 27, 28 eta 29an eskainiko da eskulturak dauden natur parkeko zabaldegian.

Asier Arretxea errugbilari narbartearrak Euskadiko selekzioarekin jokatu du

  Kirola  Bertizarana  Narbarte

Asier Arretxea errugbilari narbartearrak Euskadiko selekzioarekin jokatu du

Horretaz gain, Nafarroako goi mailako jokalari izendatu dute, urtebeteko lesioaren ondotik

Nork erran behar zion Narbarteko Asier Arretxea errugbi jokalariari, urtebeteko lesioaren ondoren, Nafarroan goi mailako kirolari izendatu eta Euskadiko selekzioan aritu behar zuela? 

80.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten iaz Bertizko Natur Parkea

  Gizartea  Bertizarana  Oieregi

80.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten iaz Bertizko Natur Parkea

Añeriko lorategiko lanak urte bukaerarako akitu eta publikoari ireki nahi diote

80.056 pertsonek bisitatu zuten 2015. Urtean Bertizko Jaurerriko Natur Parkea, maiatzaren 10ean parkeko patronatuak egindako bileran jakinarazi zutenez. Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parte hartu zuen bilera horretan.

Batzorde gestoreko kideak izendatu dituzte Legasako kontzejuan

  Politika  Bertizarana  Legasa

David Andresena Ariztegi, Aitor Zelaieta Mikelarena, Joseba Etxepare Garziarena eta Asier Hernandorena Lizasok osatzen dute gestorea.

76.000 pertsona inguruk bisitatu zuten 2014an Bertizko Parke Naturala

  Gizartea  Bertizarana

76.000 pertsona inguruk bisitatu zuten 2014an Bertizko Parke Naturala

Isabel Elizalde kontseilaria Bertiz eta Urbasa-Andiako parke naturaletako patronatuen bileren buru izan da azken egunotan

75.875 pertsonak bisitatu zuten 2014an Bertizko Parke Naturala, parkeko patronatuko urteroko bileran jakin denez. Patronatu horren buru Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde izan da.

Diana Iniestaren margolanak Bertizko jauregian ikusgai izanen dira

 Bertizarana

Diana Iniestaren margolanak Bertizko jauregian ikusgai izanen dira

Urriaren 1etik azaroaren 2ra, “Nire basorako bozetoak” izenburupean

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarrak “Nire basorako bozetoak” margo erakusketa eginen du urriaren 1etik azaroaren 2ra Bertizko Natur Parkeko jauregian.

Bertizko Parke Naturalak “Tripadvisor” webgunearen bikaintasunaren ziurtagiria lortu du

  Gizartea  Bertizarana

Bertizko Parke Naturalak “Tripadvisor” webgunearen bikaintasunaren ziurtagiria lortu du

Nafarroako bertze 20 toki eta eskaintza turistikok ere lortua dute ziurtagiria, Urdazubiko eta Zugarramurdiko leizeek erraterako, baita 47 ostatu eta 58 jatetxek ere

Bertizko Parke Naturalak lehen aldiz lortu du bidaien iritziei buruzko “Tripadvisor” webguneak emandako bikaintasunaren ziurtagiria. Nafarroako bertze 20 toki eta eskaintza turistikok ere lortua dute ziurtagiria, baita 47 ostatu eta 58 jatetxek ere. 

Bertizaranarte erakusketa zabaldu dute Bertizko Jauregian

  Kultura  Bertizarana

Bertizaranako margolarien lanen erakusketa ikusgai dago abuztuaren 6tik irailaren 3ra

Bertizaranarte izenburupean, Bertizaranako margolarien margo erakusketa zabaldu dute Bertizko Jauregian abuztuaren 6tik irailaren 3ra arte. Patxi Chocarro, Marino Elizondo, Eva Irazoki, Koro Ibarra, Sandro Pozzi, Julien Bornard eta Rosa Clementeren lanak ikus daitezke egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Lesagibel eskultorearen lanak ikusgai jarriko dituzte Bertizen

 Bertizarana

Lesagibel eskultorearen lanak ikusgai jarriko dituzte Bertizen

Uztailaren 8tik abuztuaren 2ra arte

Urte sasoi honetan ohikoa denez, Bertizko natur parkean arteari tokia egin nahi izan diote. Lesagibel eskultorearen lanak jarriko dituzte ikusgai, uztailaren 8tik abuztuaren 2ra arte eta erakusketa egunero bisitatzeko aukera izanen da. Goizez 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa sortu dute

  Gizartea  Bertizarana

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa sortu dute

Bertiz Partzuergo Turistikoa osatzen zuten elkarte pribatuek osatuta martxoaren 26an egin zuen lehenengo zuzendaritza batzordea

Bertizko Partzuergo Turistikoa osatzen zuten elkarte pribatuek martxoak 12an egindako Asanbladan bere bazkideei turismoa elkar lanean garatzen segitzeko proiektua aurkeztu zieten: “Baztan-Bidasoa Turismoa” izeneko elkargoa, estatutuak eta 2015 urtean zehar garatzeko hainbat proiektu eta proposamen. Martxoaren 31n egin zuten aurkezpen publikoa Bertizen.

Hamabigarren Bertizaranako Eguna arrakastatsua

  Gizartea  Bertizarana

Hamabigarren Bertizaranako Eguna arrakastatsua

Baserrietako jakien Jardunaldi Gastronomikoak egiten ari dira

  Gizartea  Bertizarana

Eskualdeko hamar jatetxetan

Bertizaranako Eguna ekainaren 1ean ospatuko da Legasan

  Gizartea  Bertizarana

Bertizaranako Eguna ekainaren 1ean ospatuko da Legasan

Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman ariko dira bertsotan bazkarian

Erregerenak dimisioa eman eta Joxe Etxart da alkate berria

  Gizartea  Bertizarana

Nabarmenak

Zorion agurrak