Gurekin Zerbitzu elkartearen eguna ospatuko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 26a, 09:00
Lesakako Gurekin Zerbitzuen Elkarteko zenbait kide.

Komertzioen eta artisauen postuak izanen dira Beheko Plazan, txistulariak ibiliko dira goizean eta magia ikuskizuna arratsaldean

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkartearen Eguna antolatu dute apirilaren 28an. Iganderako egitarau zabala prestatu dute. Honela, Elkarteko komertzioek beraien produktuak Beheko Plazara aterako dituzte hileko azken igandean 10:00etatik 18:30era eta hainbat ekitaldi izanen dira.10:00etan Lesakako txistularien karrikabuelta. 17:00etan Sergius Show mahia ikuskizuna, Plaza Zaharrean. Erosketekin pintxoa debalde emanen dute elkarteko ostatuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun