mar 18, 20:00 Bortziriak Etxalar
Etxalarko Larraburua elkarteak, bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Hilaren 20an, asteazkenean 16:30ean Larraburuan, Ixiar Anduezak osasuntsu jatearen inguruko hitzaldia emanen du. Hilaren 23an, larunbatean 18:00etan Bortziriak Dantzan frontoian izanen da, Baztango fanfarrearekin.
mar 18, 18:00
Martxoaren 24an ailegatuko da Korrika Baionara eta egun guziko besta izanen da bertan. Hori dela eta, Baztango Korrika Batzordeak eta Berako Barraskilo taldeak busak antolatu dituzte.