Menopausiari buruzko tailerra eginen dute Beran apirilaren 6an

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Lesakako Osasun Zentroak antolatu du Beralandetan

Menopausia eta klimaterioari buruzko tailerra antolatu du Lesakako Osasun Zentroak. Apirilaren 6an eginen dute Beralandetan, ortzegunean 11:00etatik 12:30era. Osasun Zentroko langileek emanen dute.

Uxaneko ikasleek ‘Hotel Brasil’ antzezlana eskaini dute

  Kultura  Bortziriak  Bera

Uxaneko ikasleek ‘Hotel Brasil’ antzezlana eskaini dute

Aspaceko Uxane zentroko ikasleek Hotel Brasil antzezlana eskaini zuten martxoaren 24an, ortzirale arratsaldean Berako Kultur Etxean. Jende aunitz bildu zen Kultur Etxeko harmailetan, Uxanekoek urtero eskaintzen duten emanaldiaz gozatzera.

Berako itxialdian parte hartutako zenbait laguni isuna ezarri dietela salatu du Kalera Kalerak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Berako itxialdian parte hartutako zenbait laguni isuna ezarri dietela salatu du Kalera Kalerak

Euskal presoen egoera salatzen segituko dutela adierazi dute eta elkartasuna ez dela delitua 

Berako Kalera Kalerako kideek abenduan burutu zuten itxialdian eta herriko plazako argazki erraldoian parte hartu zuten herritar batzuei bertan egon izanagatik, guardia zibilak ezarritako isuna salatu nahi izan dute talde honetako kideek. 

Bertako egurra erabiltzen hasi dira Berako biomasa galdaretan

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Bertako egurra erabiltzen hasi dira Berako biomasa galdaretan

Lehenego proba egiteko urte batez 100 Tona inguru pago egur idortzen utzi dituzte mendian 

2014 urteaz geroztik bero sarea martxan dago Beran, Toki Ona institutua, kiroldegia, Mukixu haur eskola, Rikardo Baroja eskola eta Altzateko Labiaga ikastolara ur beroa eramanez. Eraikin hauek berotzeko galdara gela kiroldegi atzeko aldean kokatua dago eta urtean 150 tonelada egur ezpal erretzen dira. Orain arte ezpala instalazioaren mantenimentua egiten duen enpresak ekarri izan du, orain berriz Berako Udalak ezpala bertako egurrakin egiteko saioa egin du eta galdarak bertako egurraren ezpalarekin hornitzen hasi da.

Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendiko sagardotegiko kantu zahar bazkarian

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendiko sagardotegiko kantu zahar bazkarian

Garapen agente izandakok hainbat opari jaso ditu, eskualdean turismoa, komertzioa eta kultura sustatzen egindako lana eskertzeko

Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria egin zuten martxoaren 11n. Bazkaria eta bazkalondoa kantu giroan pasatzeaz gain, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatu zuten.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi gauzatzen ari dira eskualdean

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi gauzatzen ari dira eskualdean

Beran, mosaikoa osatu dute Toki Ona institutuko eta Ricardo Baroja eskola publikoko ikasle eta irakasleek 

Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte eskualdean. Berako Toki Ona Institutua eta Ricardo Baroja eskola publikoko ikasle eta irakasle guztiak elkartu dira, eta ikastetxe bakoitzeko bertso batzuk bota dira. Ondotik, emakumearen irudiaren mosaikoa osatu dute.

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria abian jarri du bere web orrian

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria abian jarri du bere web orrian

Plataformak herriko oroimena izanen du ardatz

Berako Udalak oroimena izeneko atal berria ireki du bera.eus web orrian (oroimena.bera.eus). Honetan herrian suertatutako gertaera historikoak jorratuko dira ikuspegi zabal batekin (kultura, historia, kirola, gizartea,…). 

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek

  Kirola  Bortziriak  Bera

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek

Taldeko bi kide Espainiako txapelketan parte hartzeko hautatu dituzte

Berako Mendi Maratoi Erdian parte-hartzeko izen-emateko epea martxoaren 6an, astelehenean 15:00etan irekiko da eta 31n itxiko da, edota lehenago eskuragarri jar­tzen diren 525 dortsalak agortzen badira. www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo dira izen-emateak. 

Endarlatsak historian izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Endarlatsak historian izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

Santa Kruz apezak agindutako fusilamenduei buruz aritu dira Beralandetan eta bisita gidatua ere egin dute

Otsaileko azken asteburuan, Endarlatsak historian izan duen garrantziaz aritzeko jardunaldiak antolatu dituzte Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. Ortziralean, Endarlatsako fusilamenduak. Santa Kruz apaiza solasaldia eskaini zuten Beralandetan Jesus Arratek eta Aurelio Gutierrezek eta larunbatean bisita gidatua egin zuten Aurelio Gutierrezekin. 

Kantu Zahar bazkaria eskainiko dute martxoaren 11n Ibardingo Mendikon

  Kultura  Bortziriak  Bera

Kantu Zahar bazkaria eskainiko dute martxoaren 11n Ibardingo Mendikon

Garapen agente izandako Arantxa Arregi omenduko dute, eskualdean turismoa eta kultura sustatzen egindako lana eskertzeko 

Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute aurten ere, martxoaren 11n. Larunbat horretan 14:00etan eginen den bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute.

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Inude eta Artzai ttikiak eta ikastetxeetako konpartsak kalejiran ibili ziren

Ortzegun Gizen eguna ere handia izaten da Beran. Eguraldi ederra aprobetxatuz, kalejira egin zuten arratsaldean suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Inude eta artzai ttikiekin batera, ikastetxeek bakoitzak bere konpartsa eta gaiarekin atera ziren: Ricardo Baroja eskolakoek itsasoa izan zuten gaitzat, Labiaga ikastolakoek zirkoa, eta Jesusen Bihotzakoek estralurtarrak. Ondotik, haurrentzako berbena izan zen Eztegara pilotalekuan.

85 lasterketetan parte hartu dute Manttaleko korrikalariek 2016 urtean

  Kirola  Bortziriak  Bera

85 lasterketetan parte hartu dute Manttaleko korrikalariek 2016 urtean

Unai Santamariak, Gwendal Larquék eta Ane Elzaurdiak garaipenak lortu dituzte

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, 2016. urteko denboraldia 85 parte hartzeekin itxi du, bai mendi lasterketetan, baita errepideko lasterketetan ere parte hartuz. 2015. urtearekin alderatuta ez da 143 lasterketetara iritsi, izan ere, orduan 10. urteurrena ospatzeko 100 lasterketen erronka izan zuten, baina hala ere zerrenda luzea atera da. 

Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du aurten Agerra mendi taldeak martxoaren 12rako

  Kirola  Bortziriak  Bera

Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du aurten Agerra mendi taldeak martxoaren 12rako

Izen ematea martxoaren 8a baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 12an eginen da aurten. Martxoaren 8a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). 

Naroa Otamendi beratarrak urrezko domina lortu du Arrasateko Akordeoi Jaialdian

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Naroa Otamendi beratarrak urrezko domina lortu du Arrasateko Akordeoi Jaialdian

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako Naroa Otamendi Abrilek urrezko domina lortu du Arrasaten burututako Gipuzkoako XXIX. Akordeoi Jaialdian. Zorionak.

Uxane eskola eta lur-saila saltzeko enkantea deitu du Berako Udalak

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Uxane eskola eta lur-saila saltzeko enkantea deitu du Berako Udalak

Hasierako prezioa 139.940,50 eurokoa da eta eskaintzak martxoaren 10eko 13:30 arte aurkez daitezke 

Garai batean Uxane eskola hartzen zuen Garaitarreta auzoko eraikia eta inguruan duen lur eremua (15. Poligonoko 147. lur-zatia) saltzeko enkantea deitu du Berako Udalak. Hasierako prezioa 139.940,50 eurokoa da eta eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 10eko 13:30 bitarte zabalik dago.

Zuhaitzaren Eguna ospatu dute Beran otsailaren 18an

 Bortziriak  Bera

Zuhaitzaren Eguna ospatu dute Beran otsailaren 18an

Manttale eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen eskutik inoiz baino haur eta gurasok parte hartu dute landaketan

Manttalek eta Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak, udalaren laguntzaz antolatutako Berako Zuhaitzaren Eguna otsailaren 18an ospatu dute, eguraldia lagun zutela. Hainbat eta hainbat haur eta guraso, inoiz baino gehiago joan ziren mendira, Idoia ingurura zuhaitzak landatzera, bakoitza bere aitzurra eta lanabesekin. Koxkorrenek oinez egin zuten ibilbidea. Haurrek, gainera, norbere izena jarri ahal izan zion landatutako zugaitzari. Zuhaitzak landatu eta gero gosaria eginen dute Ehiza eta Arrantza Elkartean.

Nabarmenak

Zorion agurrak