100 urte beteko dira maiatzean Euskal Herriko Mendizale Federazioa sortu zela. Mendeurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eginen dituzte, tartean apirilaren 27an eta 28an '100 urte, 100 mendi' izeneko ekitaldia antolatu dute Euskal Herriko 100 gailur igoko dituzte. Beratarrak Larhungo tontorrera joanen dira.
Festa batzordeak egun osoko festa antolatu du apirileko azken larunbaterako. Txistu eta danbolin doinuekin esnatuko dute herria, 09:00etan eginen duten dianarekin. 11:00etan Leitzaldean Pediatra orain eskatzeko argazki erraldoia aterako dute eta ondoren Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da dultzaineroekin. Bazkalaurrea girotzeko, 13:00etan kalejira eginen dute trikitilariekin eta 14:30ean herri bazkaria izanen dute. Iluntzean, segida izanen du festak; Zutik elektrotxarangako kideak kalejiran ibiliko dira 19:00etatik aurrera. Hortik aurrera, bakoitzaren esku egonen da festa noiz arte luzatu erabakitzea.
Dolua lantzeko aukera izanen da Donezteben larunbatean. Agur kontzienteei buruz ariko dira, dolua manera batean baino gehiagotan bizitzea tokatzen delako: gaixotasunagatik, jubilazioagatik, zahartzeagatik, heriotzagatik... 'Doluei aurre egiten' izena paratuko diote solasaldiari eta Neli Yanci izanen da hizlaria. Herrigunean izanen da 10:00etan eta sarrera debalde izanen da.
Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan Lesakako Haurraren Eguna antolatu dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzarekin, apirilaren 27an. Larunbatean 16:30etik 19:30era jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan (euria eginen balu frontoian).
DNA zikloaren barrenean, Luz Negra ikuskizuna eskainiko du Dinamo Danza konpainiak apirilaren 27an, larunbatean, 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean, kultura bulegoan eta egun berean sarreran. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistiko bat da DNA, Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.
Leitzako Mendibil Mendi Taldeak Urepeleko kaxkora igotzeko proposamena egin du apirilaren 28rako. Ixkibarko aparkalekutik abiatuko dira 08:30ean eta 11:00etan argazkia aterako dute Urepeleko kaxkoan. Horrela, Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrena ospatuko dute.
Komertzioen eta artisauen postuak izanen dira Beheko Plazan, txistulariak ibiliko dira goizean eta magia ikuskizuna arratsaldean
Oscar Candendo organistak eta herriko Mikel Galardi tronpetistak joko dute elizan, 18:30ean hasita
Berako Matzada futbol zelaia benjamin mailako futbolarien bilgune bihurtuko da maiatzaren 1ean, asteazkena. Herriko Gure Txokoa elkarteak torneoa antolatu du eta Gure Txokoako bi talde, Beti Gazteko talde bat, Baztango bi talde, eta Realeko, Arnedoko, Alfaroko eta Calahorrako talde bana ariko dira.
Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak urteko batzarra eginen du maiatzaren 3an, ortziralea, Eskol Ttikin 18:30ean. 90 minutu inguruko saioa izanen da, eta urteko ekintzen errepaso eta balorazioaz gain, diru kontuak eta 2024rako aurreikusitako ekintzak izanen dituzte solasgai. Gero bertaratutakoek ekarpen edo galderak egiteko aukera izanen dute, eta bukatzeko mokadu ttiki bat eskainiko dute.
Hitzaldia maiatzaren 10ean Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan eginen dute eta Lidon Soriano Segarra ekintzailea izanen da hizlaria, brigaden koordinatzailea eta larrialdietako erizaina Palestinan 20 urtez.
Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.
Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Joan den igandean, haurrendako tailerrak egin zituzten Donamarian, eta asteburu honetan, ortziraletik igandera, ipuin kontalariaren saioa, antzerkia eta berriz haurrendako tailerrak izanen dituzte. Asteburu kulturala udalak antolatu du.
'Dantz'Hari' ikusgarria emanen du Larrekon apirilaren 26an eta 27an