Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Pradejón herrira (Errioxa) bidaia antolatu du apirilaren 24an, Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Txartelak 30 eurotan (35 euro bazkide ez direnek) erosteko azken eguna apirilaren 20a izanen da, jubilatuen ostatuan.
Erosterakoan etiketak irakurtzen ikasi solasaldia emanen du Ixiar Anduezak apirilaren 24an, asteazkenean 16:30ean Etxalarko Larraburua elkartean. Solasaldian etiketak aztertzearen garrantzia, etiketa batean zer begiratu behar den edo… azukrea, koipea eta gatza nola zehazten diren azalduko du Anduezak.
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua emanen dute asteazkenean Beran. 'Kalean musika' izena paratu diote emanaldiari eta Toki Ona institutuko estalpean emanen dute 17:30ean.
Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez, Literatura Geraldia eginen dute aste honetan Arantzan. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute eta Azken etxea bere nobelari buruz ariko dira. Arantzako irakurle taldearekin batera antolatu dute saioa eta apirilaren 24an, asteazkenean, 18:00etan izanen da liburutegian.
Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.
Gaur iluntzean Mendi Batzorde irekiaren bilera eginen dute Herriko Etxean. Batzordea interesa duen herritar denei irekia dago. Honako gaiak landuko dituzte: larunbat honetako azienda feria, Meagiatik gora dagoen iturria, mendiko bizikleten kontuak, Europako funtsen bidez sustatuko landaketak eta herritarrek proposaturiko gaiak. 19:00etan paratu dute hitzordua.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 26a baino lehen aurkeztu
Apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, Ivan Benitezek osatutako Nieva ceniza erakusketa ikusteko aukera izanen da Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Benitezek hitzak eta argazkiak erabiliz, ahanzturaren kontrako kronikak osatu nahi izan ditu. 1998 eta 2022 artean Sudan, Nikaragua, Israel, Etiopia, Mali, Kamerun, India, Guatemala, Kolonbia, Honduras eta Mexikon aritu zen lanean eta hango herritarren egunerokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Errealitate gordina: gosea, emakumeek jasatzen duten tratua, haurren egoera zaila... horiek guztiak bildu ditu erakusketan.
Ivan Benitezen 'Nieva ceniza' argazki erakusketaren inaugurazioan duela hamabortz urte erahildako herriko emakumea omendu zuten
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.