Arantxa Urretabizkaia idazlea Arantzara hurbilduko da asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 22a, 15:00
Joan den urteko edizioan, Nerea Ibarzabalen bisita izan zuten Arantzan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez, Literatura Geraldia eginen dute aste honetan Arantzan. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute eta Azken etxea bere nobelari buruz ariko dira. Arantzako irakurle taldearekin batera antolatu dute saioa eta apirilaren 24an, asteazkenean, 18:00etan izanen da liburutegian.

Literatura Geraldiaren helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea da, baita herritarren euskarazko kultur kontsumoa eta euskal liburugintza indartzea ere. Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa hirugarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte. Horietako bat izanen da Arantzakoa. Eta egun berean, Arkanbele kantak liburuan oinarritutako errezitaldia izanen dute Leitzan Mikel Tabernarekin, Joseba Irazokirekin eta Oier Fuentesekin, 18:30ean. Apirilaren 26an, berriz, Beñat Sarasolarekin Literatura euskaraz gaur egun izeneko solasaldia eginen dute Lesakan 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun