mar 18, 16:00 Malerreka Sunbilla
Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Pertsonak gara programaren lehen blokearen barrenean martxoaren 20an, asteazkenean 17:30ean Ama Lurraren Sekretuak ipuin kontaketa izanen da Sunbillako udaletxeko ganbaran.
mar 18, 08:00
Futbolean, 2024ko lehen garaipena lortu du Aurrerako talde nagusiak eta Doneztebeko gizonezkoek eta Beti Gazteko emakumeek ere garaipena lortu dute
Leitzako Aurrerako futbol talde nagusiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du asteburu honetan, 2024an lortu duen lehenbizikoa. Izan ere, abenduan irabazi zuen azken aldiz. Leitzarrekin batera, Nafarroako Gorengoen mailan Doneztebek eta Gipuzkoako ohorezko mailan Beti Gazteko emakumeek bakarrik lortu dituzte garaipenak. Beti Gazteko gizonezkoek berdindu egin zuten Deban eta Baztango bi taldeek eta Gure Txokoak galdu. Eskubaloian, txapeldunen fasean ezin irabaziz segitzen du BKTk eta bigarren fasean, aldiz, Errekako emakumeek Logroñon ere irabazi eta lider dira, partida guztiak irabazita. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak galdu egin zuen Getxon.