III. Gladiator’s Day proba igandean eginen dute Irrisarri Land-en

  Kirola  Bortziriak  Igantzi

III. Gladiator’s Day proba igandean eginen dute Irrisarri Land-en

8 kilometro luze duen lasterketan 28 oztopo gainditu beharko dituzte kirolariek Igantziko proba berezian 

Martxoaren 17an ideki zituen berriz ateak Igantziko Irrisarri Land Abentura Parkeak, jarduera berriak, hobekuntzak eta handitze lanak egin dituzte instalazioetan eta ekitaldi berriak eskainiko dituzte. Lehenbiziko ekitaldi handia martxoaren 26an, igande goizean eginen den Gladiator’s Day proba gogorraren hirugarren edizioa izanen da.

Alberto Barberenak irabazi du Nafarroako Duatloi txapelketa

  Kirola  Baztan

Alberto Barberenak irabazi du Nafarroako Duatloi txapelketa

Martxoaren 18an burutu zen Altsasuko VII. Duatloian, sprint modalitatean

Erreka Tri taldeko Alberto Barberena elizondarrak sprint modalitateko Nafarroako Duatloi txapelketa irabazi zuen martxoaren 18an Altsasun egindako lehiaketan. Sailkapen orokorrean bigarren izan zen Barberena, Pello Osororen gibeletik. Baina lehenbiziko nafarra izan zenez, beretzat izan zen Nafarroako txapela.

XII. Sara Korrika trail eta mendi martxa eginen dituzte martxoaren 26an

  Kirola  Xareta  Sara

XII. Sara Korrika trail eta mendi martxa eginen dituzte martxoaren 26an

22 kilometra luze eta 1.595 metroko desmaila positiboa duen lasterketa egin beharko dute kirolariek

Martxoaren 26an Sarako lasterketa elkarteak 12. Sara korrika trail antolatuko du. 22 kilometrako lasterketa honek 1.595 metroko desmaila positiboa du. Korrikalariak goizeko 9etan abiatuko dira plazatik, Larrun aldera joateko, puntu gorena 873 metrotan da Larruneko arditegian, gero Olhaineruntz jausten dira eta plazan bukatzeko.

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu dute Altsasun

  Kirola  Baztan

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu dute Altsasun

Basaburuako infantil eta kadeteak sokatiran nagusitu ziren

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Altsasun igandean. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Basaburua, BRT Menditarrak eta Igantziko taldeek osatzen dute eskualdeko ordezkaritza.

Minbizia duten haurren alde erremontea hamar hiritara ailegatuko da

  Kirola  Mendialdea

Minbizia duten haurren alde erremontea hamar hiritara ailegatuko da

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ez ezik, Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Xixon eta Sorian partidak antolatu ditu Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak

Minbizia duten haurren aldeko erremonte jaialdiak antolatuko ditu ekainetik urrira Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak. Iruña, Donostia, Bilbo eta Gasteizen ez ezik, Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Xixon eta Sorian ere ikusiko dituzte erremonte partidak.

Josetxo Ezkurraren omenezko 27. Pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute igandean

  Kirola  Malerreka

Josetxo Ezkurraren omenezko 27. Pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute igandean

Bortz kategoriatako partidak jokatu dituzte igandean, Eratsunen, Legasan Iruritan, Lesakan eta Sunbillan

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita zazpigarren aldiz antolatutako Josetxo Ezkurra Memoriala eskuz binakako pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute martxoaren 19an. Guztira 350 pilotari hasi dira, sei kategoriatan banatuak, baina seniorrek ez dute jokatu asteburu honetan. Hauek izan dira emaitzak:

Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

  Kirola  Baztan  Elizondo

Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako jardunaldi berri bat jokatu dute martxoaren 18an. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

Etxeberria anaiak nagusitu dira labaiendarren arteko aizkora apustuan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Etxeberria anaiak nagusitu dira labaiendarren arteko aizkora apustuan

Pello eta Jon Telletxeari 3 minutu eta 25 segundoko aldea atera zieten, 500 lagun bildu zituen Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Beintza-Labaiengo lau aizkolarik indarrak neurtuzituzten martxoaren 19an, igande eguerdian Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan egindako apustuan. Jesus Etxeberria eta Miguel Angel Etxeberria anaiak alde batetik, eta Pello Telletxea eta Jon bertzetik, aritu ziren. Bikote bakoitzak hamar kanaerdi eta lau oinbiko enbor moztu zituen eta jokoan jarritako 2.000 euroak Etxeberria anaiek eraman zituzten, nagusitasunez irabazi ondotik. 500 lagun bildu ziren apustua ikustera.

Etxean galdu ondotik Errekako emakumeek zail izanen dute lauko finalera sailkatzea

  Kirola  Mendialdea

Etxean galdu ondotik Errekako emakumeek zail izanen dute lauko finalera sailkatzea

Futbol talde nagusien artean Baztanek bakarrik lortu du garaipena

Asteburuko kirol jardunaldiari dagokionez, partida garrantzitsuena Errekako emakume seniorrek jokatu zuten larunbat arratsaldean zaletuz gainezka zegoen Doneztebeko kiroldegian. Garaipena lortuz gero, partida baten faltan, lauko finalera sailkatuko lirateke Errekako neskak, lehen aldiz, baina galdu egin zuten eta honenbertzez, orain bosgarren dira sailkapenean. Partida bat falta eta dena ez dago galdua, baina orain ez dute bakarrik bere esku sailkatzea Ondotik, gizonezkoek ere galdu zuten arren, larunbat arratsalde polita izan zen Doneztebeko kiroldegian. Futbolean, talde nagusien artean Baztanek bakarrik lortu zuen garaipena.

Bazkide kanpainari berri bati ekin dio Menditarrak BRT taldeak

  Kirola

Bazkide kanpainari berri bati ekin dio Menditarrak BRT taldeak

Bazkide Babeslea, Laguna edo Txikia izan daiteke, bakoitza bere prezio eta onurekin

Azken urteotan bezala, BRT Menditarrak taldeak bazkideak bereganatzeko lanarekin segitzen du eta bertan parte hartu, lagundu eta elkarlanean dabiltzan guztiak eskertu nahi ditu. Bazkide txartelaren eguneratzeko eta proiektu hontara gehitu nahi duen oro erakartzeko ordua iritsi da. Bazkide txartela 2017 urterako baliagarria izanen da eta hiru bazkide mota daude (babeslea, laguna eta txiki) bakoitza bere prezio eta onurekin.

Berriz ere podiumera igoz bukatu du Euskadiko txapelketa Beti Gazte sokatira taldeak

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Berriz ere podiumera igoz bukatu du Euskadiko txapelketa Beti Gazte sokatira taldeak

560 kiloko kategorian hirugarren izan dira lesakarrak Laukizen (Bizkaia)

Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketan, gizasemeen 560 kiloko txapelketa erabaki zen martxoaren 11n, Laukizen (Bizkaia) jokatutako saio bakarrean. Etxean 600 kilotan azpitxapeldun izan ondotik, Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak berriz ere podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren izan baitzen.

Jon Olaizola pilotari lesakarrak Euskal Liga irabazi du

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Jon Olaizola pilotari lesakarrak Euskal Liga irabazi du

Martxoaren 12an Mungian jokatutako senior mailako buruz buruko finalean 22-14 irabazi zion Madariagari 

Martxoaren 12an jokatu zen Mungian Euskal Liga pilota txapelketako finala, senior kategoriako buruz buruko finalean. Bortziriak taldeko Jon Olaizola lesakarrak 22-14 irabazi zion Mungiako Danak Bat elkarteko Madariagari.

Bortzirietako eskuz banakako XVI. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte martxoaren 11n Beran

  Kirola  Bortziriak

Bortzirietako eskuz banakako XVI. Pilota txapelketako finalak jokatu dituzte martxoaren 11n Beran

Zazpi kategoritan banatutako 46 pilotari aritu dira aurten

Bortzirietako eskuz banakako hamaseigarren pilota txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 11n Berako Eztegara udal pilotalekuan. Denera 46 pilotarik parte hartu dute txapelketa honetan, Bortzirietan entrenatzen duten pilotariak, zazpi kategorietan banatuak. Ikusle aunitz hurbildu zen Bortzirietako pilotari gazteak ikustera.

Apirilaren 23an eginen den Arantzako mendi lasterketarako izen-ematea ere zabalik da

  Kirola  Bortziriak  Arantza

Apirilaren 23an eginen den Arantzako mendi lasterketarako izen-ematea ere zabalik da

20 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa du Ekaitza elkarteak eta Udalak bigarrenez antolatutako probak

Apirilaren 23an, Arantzako II. Mendi Lasterketa izanen da Ekaitza Elkarteko Mendi Batzordeak eta Udaleko Kultura eta Kirol Batzordeak elkarlanean antolatuta. Izen emateko aukera zabalik da www.kirolprobak.com webgunean.

Beti Gazte azpitxapeldun izan da Euskadiko 600 kiloko sokatira txapelketan

  Kirola  Bortziriak  Lesaka

Beti Gazte azpitxapeldun izan da Euskadiko 600 kiloko sokatira txapelketan

Martxoaren 4an Lesakan jokatutako finalean Gipuzkoako Ibarra nagusitu zen

Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako 600 kiloz beheitiko kategoriako finala jokatu zen martxoaren 4an Lesakako udal pilotalekuan. Beti Gazte taldea ligaxkan puntu gehien pilatuta sartu zen finalean, baina azkenean bigarren izan zen, Gipuzkoako Ibarraren gibeletik. Bizkaiako Sokarri taldeak osatu zuen podiuma.

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek

  Kirola  Bortziriak  Bera

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek

Taldeko bi kide Espainiako txapelketan parte hartzeko hautatu dituzte

Berako Mendi Maratoi Erdian parte-hartzeko izen-emateko epea martxoaren 6an, astelehenean 15:00etan irekiko da eta 31n itxiko da, edota lehenago eskuragarri jar­tzen diren 525 dortsalak agortzen badira. www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo dira izen-emateak. 

Ezkurra II eta Zubirik garaipena lortu dute erremonteko Sagardoaren txapelketako lehen partidan

  Kirola  Mendialdea

Ezkurra II eta Zubirik garaipena lortu dute erremonteko Sagardoaren txapelketako lehen partidan

Zortzi bikote hasi dira lehian eta apirilaren 29an jokatuko dute finala 

Martxoaren 2an abiatu da erremonteko Sagardoaren zazpigarren txapelketa. Lehen partidan Oialume-zar sagardotegia ordezkatzen duten Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Barrenetxea IV.ren ordez jokatu zuen), 40-37 irabazi zieten Otaegi eta Ion-i (Petritegi).