Leitzako Plazako XXXI. Pilota txapelketan izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 24a, 19:00
Leitzako Plazako Pilota Txapelketako finalak herriko festen bueltan jokatu ohi dituzte.

Pilota hotsak adituko dira berriz ere Leitzako plazan. Aurrera Elkarteak XXXI. Pilota Txapelketa antolatu du eta izena emateko epea zabalik da. Hamabost urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa izanen da eta pilota goxoarekin jolastuko dute. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26a baino lehenago eman beharko dute izena Plaza aseguru etxean eta bikoteko 25 euro ordaindu. Izena ematen duen partaide kopuruaren araberako formatua izanen du txapelketak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun