Tantirumairu euskal folklore taldeak emanaldi bikaina eskaini du Lesakan

Ttipi-Ttapa api 23, 19:00 Bortziriak   Lesaka

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek dantza emanaldi ikusgarria eskaini zuten apirilaren 20an. Larunbat arratsaldean, lehenik Plaza Zaharrean erromeria giroko saio polita egin zuten berrogei bat dantzarik, hiru taldetan banatuak eta gero dantza-poteoa egin zuten, dantzariak eta herritarrak ostatuz ostatu dantzatuz elkarrekin, txistularien laguntzarekin. Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen saioa. Argazkiak: Amaia Leiza

Baztan-Bidasoko turismo mapa berria aurkeztu du Uraren Bailarak-ek

Ttipi-Ttapa api 23, 17:30

Mapa berriak Baztan-Bidasoko herriak lotzen dituzten bizikleta bide eta mendi bide nagusiak biltzen ditu, baita Nafarroa Ezagutu Sareari atxikitako guneak eta ibilbideak ere

Lesakako San Fermin elkartea, Bortziriak Lesaka
Lesakako Herriko Etxeko pleno aretoan, Bortziriak Lesaka
Beti Gazte elkartea, Lesaka
Silbia Etxarte Abuin

8 urte - Apirilak 20

Maren Maia Larralde

3 urte - Apirilak 11

Unax Maia Larralde

6 urte - Martxoak 31