Lekunberriko lauko finalerako prest dago Doneztebeko Erreka eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 25a, 16:00
Denboraldi bikaina egin du Errekako talde nagusiak eta asteburuan Lekunberrin borobiltzeko aukera izanen du.

Larunbat arratsaldean BM Loyolaren kontra jokatuko du finalerdia eta, irabaziko balu, igande eguerdian finala

Denboraldi bikaina egiten ari da Doneztebeko Erreka gizonezkoen eskubaloi taldea. Lehen fasean bigarren izan ondotik, txapeldunen fasean ere ongi aritu da. Larunbatean, hirugarren posturako lehian galdu egin zuen BM Ardoiren kontra, baina laugarren izanik, Lekunberrin asteburuan jokatuko den final four edo lauko finalerako sailkatu da.


Apirilaren 27an, larunbatean 17:00etan jokatuko du finalerdietako partida Errekak, denboraldi honetako partida guzti-guztiak irabaziak dituen BM Loyolaren kontra. Beraz, ez da erraza izanen, baina ezinezkorik ez da. Ondotik, 19:00etan, bertze finalerdian, BM Ardoi ela Lagunak izanen dira aurrez aurre. Irabazleek, finala jokatuko dute igandean 12:00etan.

Ez da erran beharrik finalak ikusmin handia piztu duela Donezteben eta hainbat izanen dira larunbat arratsaldean Lekunberrira hurbilduko diren errekazaleak. Irabazi ala galdu, igandeko finalaren ondotik bazkaria ere izanen dute Doneztebeko Kasinoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun