Egungo txapeldunak etxean galduz hasi du laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 23a, 18:00
Julen San Miguel, Doneztebe The Moment taldeko sakelaria, joan den urteko finalean. Aurtengo lehen jardunaldian galdu egin dute egungo txapeldunek. Argazkia: Ondikol

Berdintasun handia izan da Nafarroako 44. Laxoa txapelketako lehen jardunaldian

Joan den asteburuan hasi zen Laxoa Elkarteak berrogeita laugarren aldiz antolatutako Nafarroako laxoa txapelketa. Berdintasun handia izan zen lehen jardunaldiko lau partidatan eta, beharbada, sorpresarik handiena Oiz A taldeak eman zuen, gaur egungo txapelduna den Doneztebe The Moment taldean menpean hartu baitzuen Donezteben (7-9).

Bertze norgehiagokei dagokienez, iazko final handiko bertze finalistak, Arraioz Sagardiak garaipena lortu zuen Donezteben, Doneztebe Menditxuriren kontra (6-9). Doneztebeko bertze bi laukoteen arteko lehian, Doneztebe Apeztegiak 9-8 irabazi zion Doneztebe Titiri eta Irurita Migelenek 9-6 irabazi zion Oiz Bri Iruritan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun