Cederna Garalur Elkarteak energia-eragimena hobetzeko proiektuetarako laguntzei buruzko bi saio antolatu ditu

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Nafarroako Gobernuak energia-eragimena hobetzera eta energia berriztagarriak erabiltzera bideratuko diren proiektuetarako aurki deituko duen laguntza-deialdia da eta Donezteben martxoaren 30ean eginen dute saioetako bat

Cederna Garalur Elkarteak bi saio antolatu ditu, Nafarroako Gobernuarekin batera, instalazio publikoetan energia-eragimena hobetzera, energia berriztagarriak sustatzera eta mugikortasun jasangarria bultzatzera bideratutako proiektuetarako laguntza-deialdiari buruzko informazioa emateko. Hitzaldiek bina iraupen-ordu izanen dituzte, eta Irunberrin (martxoaren 27a, astelehena 12:30ean) eta Donezteben (martxoaren 30a, ortzeguna 17:00etan) izanen dira.

Etxeberria anaiak nagusitu dira labaiendarren arteko aizkora apustuan

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Etxeberria anaiak nagusitu dira labaiendarren arteko aizkora apustuan

Pello eta Jon Telletxeari 3 minutu eta 25 segundoko aldea atera zieten, 500 lagun bildu zituen Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Beintza-Labaiengo lau aizkolarik indarrak neurtuzituzten martxoaren 19an, igande eguerdian Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan egindako apustuan. Jesus Etxeberria eta Miguel Angel Etxeberria anaiak alde batetik, eta Pello Telletxea eta Jon bertzetik, aritu ziren. Bikote bakoitzak hamar kanaerdi eta lau oinbiko enbor moztu zituen eta jokoan jarritako 2.000 euroak Etxeberria anaiek eraman zituzten, nagusitasunez irabazi ondotik. 500 lagun bildu ziren apustua ikustera.

Musikoterapia tailerra eta autodefentsa ikastaroa prest Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Musikoterapia tailerra eta autodefentsa ikastaroa prest Donezteben

Haizea Loira adituak eskainiko du musikoterapia lau ortziralez eta Emagin elkarteak autodefentsakoa hilaren 25ean

Musikoterapia tailerra antolatu du Doneztebeki Udalak eta Haizea Loira musikoterapian adituak eskainiko du. Autodefentsa ikastaroa Malerrekako Gazte Asanbladak eta Mankomunitateko Prebentzio batzordeak elkarlanean antolatua da. Emagin elkarteak eskainiko du.

Martxoaren 8ko elkarretaratzea Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘Gaixotasun baskular batekin bizitzea’ tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Martxoaren 14, 16, 20 eta 23an eskainiko den ikastaroa doan da, baina aitzinetik izena eman behar da 

Gaixotasun baskular batekin bizitzea izeneko tailerra landuko dute Doneztebeko Osasun Zentroan martxoaren 14, 16, 20 eta 23an, arratsaldeko 5etatik 7etan eginen dituzten saioetan, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa doan da, baina horretarako aitzinetik izen eman behar da 848 421954 telefonoan (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Osasunaren Sustapenereko atala) edo www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere

Martxoaren 11n joanen da Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko 

Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa  martxoaren 11n, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.  

Malerreka eskuz binakako finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte Donezteben

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Malerreka eskuz binakako finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte Donezteben

Otsailaren 15ean jokatu zituzten azken finalerdiak, jubenil mailakoak, eta zazpi kategorietan finalista izanen diren bikote guztiak ezagun dira

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketaren finalak otsailaren 25ean jokatuko dituzte, 09:00etatik Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Guztira 186 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, azpi kategoriatan banatuak. Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldean jokatu zituzten jubenil mailako finalerdiak, jokatzeko falta ziren azkenak eta honenbertzez finaletako protagonista guztiak ezagun dira.

Euskal Herriko Duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Euskal Herriko Duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

Euskadiko Triatloi Federazioaren saria jaso zuen urtarrilaren 28an Itziarren 

Euskadiko Triatloi Federazioak 2016ko Euskal Herriko Triatloi eta Duatloi zirkuituko sariak banatu zituen urtarrilaren 28an Itziarren egindako galan. Duatloiari dagokionez, Erreka Tri taldeko Santi San Migel doneztebarrak eskuratu zuen beterano onenaren saria.

Xanti Uterga doneztebarrak jaso du 2016ko erremontelari erregularrenaren saria

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Xanti Uterga doneztebarrak jaso du 2016ko erremontelari erregularrenaren saria

Urrezko Erremontea Urrizak irabazi du laugarren aldiz eta Erremontearen galako txapelketa azkarrean Ezkurra II eta Ion nagusitu ziren

Urrezko Erremontearen Gala egin zuten urtarrilaren 26an Galarretan, erremontearen besta handia. Oriamendi 2010 enpresak urteko erremontelari onenari ematen dion Urrezko Erremontea Javier Urrizak irabazi zuen, laugaren aldiz. Horretaz gain, urteko erremontelari onenaren saria Xanti Uterga doneztebarrak eskuratu zuen, eta Galarretan bertan jokatutako txapelketa azkarra Josetxo Ezkurra II doneztebarrak eta Ionek irabazi zuten.

Munduko hiru mendizale handienetakoak ekarri ditu Errekak Mendiaren Egunean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Munduko hiru mendizale handienetakoak ekarri ditu Errekak Mendiaren Egunean

400 lagun bildu ziren Ezkurra pilotalekuan, Simone Moro, Ali Sadpara eta Alex Txikonen solasaldia aditzera 

Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon euskalduna, Nanga Parbat neguan igo duten lehen mendizaleak dira eta beraien igoeraren berri eman zuten  Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan 400 lagunen aitzinean, Erreka elkarteak antolatutako Mendiaren Egunaren baitan.

Etxegorriko Pili Mindegia jostunak jaso du Santa Luzia eguneko Zilarrezko Titarea Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Etxegorriko Pili Mindegia jostunak jaso du Santa Luzia eguneko Zilarrezko Titarea Donezteben

Igandean izan ziren eskulangileak eta minbizia duten haurrak laguntzen dituzten elkarteei laguntzeko elkartasun azoka arrakastatsua ere egin zen

Azken urteetan berreskuratutako ohiturari eutsiz, Santa Luziako feria ospatu dute Donezteben abenduaren 13an. Aurten ospakizuna bitan banatu dela erran daiteke, igandean eskulangileak izan baitziren eta minbizia duten haurrak laguntzen dituzten elkarteen aldeko ekimen arrakastatsua ere egin zen. Asteartean Doneztebeko Udalaren izenean, Malu Alvarezek egindako Zilarrezko titarea eman diote Etxegorriko Pili Mindegia jostunari, meza ondotik eta gero luntxa ere eskaini zen. 

Santa Luzia eguna Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Solaspoteoan ibili dira eskualdeko Solaslagunak Donezteben

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Solaspoteoan ibili dira eskualdeko Solaslagunak Donezteben

19 lagun eta musikariak bildu ziren azaroaren 26an

Eskualde osorako Solaslagunendako luzatutako saio Osagarria izan zuten azaroaren 26an Donezteben; jada zortzigarren urtea da jarduera hau antolatzen dutela. Ohikoa bihurtu da Komunikazio Kanpaina akitzen dutelarik, azaroan, gure artean elkartu eta poteoa antolatzea. Giro goxoan eta lasaian elkar ezagutu eta taldeen berri izaten duten.

Munduko hiru mendizale handienetakoak ekarriko ditu Errekak abenduaren 18ko Mendiaren Egunean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Munduko hiru mendizale handienetakoak ekarriko ditu Errekak abenduaren 18ko Mendiaren Egunean

Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon euskalduna, Nanga Parbat neguan igo duten lehen mendizaleak dira 

Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon bizkaitarra izanen dira abenduaren 18an, igande arratsaldeko 6etan Doneztebeko Ezkurra pilotakekuan, Errekaren Mendiaren Egunaren barrenean. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Titin (Doneztebe), Intzan (Elizondo), Errekalden (Bera) eta Maimurren (Leitza).

Iker Vicentek Nafarroako aizkolarien txapel nagusia jantzi du bigarren urtez

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Iker Vicentek Nafarroako aizkolarien txapel nagusia jantzi du bigarren urtez

Hamar segundo eskas atera zizkion Leitzako Ruben Saralegi lehengusuari eta minutu eskas Jon Rekondori

Doneztebeko Feria eguneko arratsalderako herri-kirol saio ederra prestatua zuen aurten ere Nafarroako Herri Kirol Federazioak. Nafarroako lehen mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu zen eta pronostikoa betez, gaur egungo txapelduna, Otsagabiko Iker Vicente nagusitu zen.

Doneztebeko feriak 2016

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bidasoko Trenaren erakusketa bigarrenez izanen da Donezteben

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Bidasoko Trenaren erakusketa bigarrenez izanen da Donezteben

Azaroaren 10etik 20ra Herriko Ostatuan

Bidasoko Trenbideren edo Tren Txikitoren sorreraren mendeurrenari buruzko erakusketa bigarrenez ikusgai egonen da Doneztebeko Herriko Ostatuan azaroaren 10etik 20ra. Ordutegiari dagokionez, aipatu behar da goizetan institutuko ikasleendako zabalduko dela eta arratsaldetan 6:30etik 8etara. Asteburuetan 10:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:00etara.

Errekako Bittori Juanikotena txapeldun orde izan da Espainiako Triatloi luzean

  Kirola  Malerreka  Doneztebe

Errekako Bittori Juanikotena txapeldun orde izan da Espainiako Triatloi luzean

Urriaren 23an jokatu zen txapelketa Ibizan

Marka ederra bota du urriaren 23an Bittori Juanikotena, Erreka Tri taldeko kirolariak. Ibizan jokatutako Espainiako Triatloi luzeko txapelketan txapeldun orde izan zen. 4 kilometro igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro laisterka egiteko 7 ordu eta 35 minutu behar izan zituen eta meritu handiko bigarren postua eskuratu zuen, Kataluniako Dolça Ollé txapeldunaren ondotik eta Gaztela-Mantxako Alba Reguilloren aitzinetik.

Luis Gardek ere irabazi du Euskadi Literatura Saria

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Luis Gardek ere irabazi du Euskadi Literatura Saria

Euskarazko literatura arloan, 'Ehiztariaren isilaldia' eleberriarengatik

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2016ko Euskadi Literatura sarien irabazleak iragarri ditu urriaren 19an, euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura eta euskarazko literatura itzulpenaren sailetan. Euskarazko literaturaren arloan, Donezteben bizi den Luis Garde iruñearra (Ehiztariaren isilaldia, Pamiela) saritu dute.

Nabarmenak

Zorion agurrak