'Arkanbele kantak' errezitaldia eskainiko dute apirilaren 24an Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 17:00
Mikel Tabernak errezitatuko ditu olerkiak, musikariek lagunduta.

Literatura geraldiak egitasmoaren baitan, emanaldi berezia izanen da apirilaren 24an Leitzan. Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesek errezitaldia eskainiko dute liburutegian 18:30etik aurrera. Liburuaren Nazioarteko Egunaren biharamunean goxatua hartzeko aukera izanen dute literatur zaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun