Haurraren Eguna ospatuko dute apirilaren 27an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 25a, 10:00
Haurraren Egunean jokoak izanen dituzte Lesakan larunbat arratsaldean.

Larunbat arratsaldean jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan

Lesakako Haurraren Eguna antolatu dute Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek, Lesakako udalaren laguntzarekin, apirilaren 27an. Larunbatean 16:30etik 19:30era jokoak eta merienda izanen dituzte Eltzetako plazan (euria eginen balu frontoian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun