Artxiboko irudiak

Bertizarana Eguna ospatu zuten lehenbiziko aldiz 2001ean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 1a, 07:30

Gazte kuadrilla baten eskutik, 2001eko ekainaren 2an ospatu zuten lehenbiziko aldiz Bertizaranako Eguna. Legasako, Narbarteko eta Oieregiko herritarrak besta egun baten aitzakian elkartzea eta Bertizaranakoa izatearen sentimendua indartzea zuten helburu. Egun osoko programa prestatu zuten kirol ikuskizun, herri bazkari eta gau pasarekin. TTIPI-TTAPA TELEBISTAk antolatzaileen eta herritar batzuen solasak eta bazkal ondoko giroa bildu zuen erreportaje batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun