TTIPI-TTAPA aldizkarira bidali duten idatzian halaxe adierazi dute: «Jaso duguna ikaragarria izan da, hunkigarria. Erakusketara etorri diren pertsonak beraien haurtzarora egin dute bidaia, oroitzapen ederrak gogoratuz, zenbat istorio eder». Proiektua aurkeztu zuten eguna ere, «oso hunkigarria» izan zela azaldu dute, «denok haurren une magikoez gozatzeko aukera izan genuen».
Esker hitzak dituzte, «jendeak emandako berotasuna ikaragarria izan da». Hala, proiektuarekin aurrera jarraitzeko «inoiz baino indar handiagoarekin» daudela diote: «jarrai dezagun bizitza aukeratzen, herriaren eskutik helduta, gure haurrek hemendik aurrera ere, Amalurra etxe egin dezaten».