Haurrendako antzerkia eskainiko dute apirilaren 26an Elizondoko liburutegian

  Kultura  Baztan  Elizondo

Haurrendako antzerkia eskainiko dute apirilaren 26an Elizondoko liburutegian

Didau antzerki faktoriaren ‘Beldartxo jatuna’ ikusgai izanen da  asteazkenean 17:00etatik aitzinera

Liburuaren Eguneko ospakizunen baitan, Didau antzerki faktoriak Beldartxo Jatuna haurrendako antzerkia eskainiko du hilaren 26an, asteazkenean 17:00etan Baztango Herri Liburutegian, Elizondon. Udaleko Kultura Batzordeak antolatu du, hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizuna, Nafarroako Gobernuaren 2017 Arte eta Kulturaren laguntzarekin.

Ahari onenak saritu eta urteko gasna moztu dute Elizondoko Udaberriko Ferian

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Ahari onenak saritu eta urteko gasna moztu dute Elizondoko Udaberriko Ferian

Arraiozko Sagrario Urrozek eta Almandozko Begoña Etxalarrek lortu zituzten lehen sariak eta Etxetxipiko Maria Jesus Larretxeak moztu zuen urteko gasna 

Elizondoko Udaberriko Feria egunean, ahari lehiaketaren hemeretzigarren edizioa burutu zen apirilaren 21ean. Azken bi urteetan bezala, Arraiozko Xuntenera eta Almandozko Etxotora joan dira aurten ere sari nagusiak. Ahari lehiaketaz gain, urteko gasnari lehen kortea eman zion Etxetxipiko Maria Jesus Larretxeak.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa eginen dute aurten ere

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Elizondoko  bestetako kartel lehiaketa eginen dute aurten ere

Lanak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2017 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko Casinoren lurra Baztanena dela erran du epai batek

  Gizartea  Baztan  Elizondo

2015eko sententzia zuzendu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak udalaren alegazioari arrazoi emanez

Nafarroako Auzitegi Nagusiak aste honetan argitaratutako ebazpenean Elizondoko Casino elkartea dagoen lurra baztandarrena dela erran du. Modu horretan, 2015ean argitaratutako sententzia zuzendu eta  udalak paratutako errekurtsoari arrazoia eman dio, bidenabar erranez, Casino elkarteak ezin izan duela frogatu eraikina dagoen lurra beraiena denik. 

‘Baratze Hezitzailea, herriko haurren baratzea’ proiektua abiatu dute aurten ere Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

‘Baratze Hezitzailea, herriko haurren baratzea’ proiektua abiatu dute aurten ere Elizondon

Elizondoko eskolako eta Baztan Ikastolako ikasleak, irakasleak eta laguntzeko prest dauden gurasoak ariko dira

Apirilaren 6tik aitzinera, bigarren urtez segidan,  Elizondoko Herriak utzi duen lur sail batean baratze bat lantzen hasiko dira herriko bi ikastetxeetako hainbat haur Balleko Etxeko langile eta teknikarien laguntzaz. 

Euriari aurre eginez esne sektorearen defentsan ehunka lagun bildu dira Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Euriari aurre eginez esne sektorearen defentsan ehunka lagun bildu dira Elizondon

Baztan-Bidasoaldeko 40 gizarte eragile, erakunde eta sindikatuk deitu zuten larunbatean

Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean manifestazioa egin zen lard batean Elizondon, Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek deituta. Ehunka lagunek parte hartu zuten euripean, behiak aitzinean zituztela. Aipatzekoa da azken 25 urteotan behi-esplotazioen %80a desagertu dela Baztanen.

Esklesori anizkoitzari buruzko argazki erakusketa irekiko dute Arizkunenean apirilaren 3tik 7ra

  Kultura  Baztan  Elizondo

Esklesori anizkoitzari buruzko argazki erakusketa irekiko dute Arizkunenean apirilaren 3tik 7ra

Apirilaren 6an solasaldia eskainiko dute Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteko bi fisioterapeutek 

‘Esklerosi anizkoitza, bi begirada, errealitate bat’ argazki erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko erakusketa gelan apirilaren 3tik 7ra, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara. Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak antolatu du erakusketa.

Elizondoko Bake Epaitegiko lanak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Goiz bakar batean urak ezabatutako mende eta erdiko historia berreskuratu dute Elizondoko Bake Epaitegian

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Goiz bakar batean urak ezabatutako mende eta erdiko historia berreskuratu dute Elizondoko Bake Epaitegian

Nafarroako Gobernuaren, Baztango Udalaren, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren eta espezializatutako enpresa baten arteko baterako lanari esker, orain dela hiru urteko uholdeak kaltetutako Elizondoko Bake Epaitegiko eta Erregistro Zibileko artxiboak berreskuratu dira 

Baztan ibaiaren uraldi batek, adituek 50 edo 100 urtean behin bakarrik gertatzen direla uste duten horietako batek, Elizondoko Bake Epaitegiko eta Erregistro Zibileko artxiboetan jasotako Baztan Haranaren eguneroko historia ezabatu zuen 2014ko uztailaren 4ko goizean. 

50. urteurreneko ospakizunak egun osoko bestarekin borobilduko du Elizondoko Lanbide Eskolak maiatzaren 6an

  Gizartea  Baztan  Elizondo

50. urteurreneko ospakizunak egun osoko bestarekin borobilduko du Elizondoko Lanbide Eskolak maiatzaren 6an

Kalejirak, argazki erakusketa, bazkaria, musika… izanen dituzte eta txartelak eskura daitezke dagoeneko 

Elizondoko Lanbide Eskolak urriaren 13an 50 urte bete zituen eta egun horretan ospakizun xume bat egin zen. Ikasturtean zehar ere zenbait ekitaldi egin dituzte eta oraingoan berriz, maiatzaren 6an egun osoko festa eder bat egiteko asmoetan daude ikasle, langile eta irakasle ohi eta orain ari diren guztiak.

0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola antolatu dute Baztanen

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

Elizondoko Zahar Etxeko sukaldeko teilatua konpondu berri du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Elizondoko Zahar Etxeko sukaldeko teilatua konpondu berri du Baztango Udalak

Putxiria eraikuntza enpresak egin ditu lanak, 17.623 euroren truke 

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte zaharretxeko sukaldearen teilatua konpontzeko lanak akitu berri ditu  Baztango Udalak. Lan hauen helburua sukaldeko itezurak eta hezetasunak konpontzea zen. Horretarako txapazko teilatua aldatu eta zapaldu daitekeen estaldura paratu da. Bertzalde sukaldearen barnean sabai edo tetxoan zeuden orbanak garbitu eta margotu dira. Lanek 17.623 euroko kostua izaten dute eta Putxiria S.L.k egin ditu, udalak bailarako enpresa desberdinei aurrekontu eskaera egin ondotik eskaintza hoberena egin baitzuen.

 

 

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

Fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin berri dute Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin berri dute Elizondon

Xabi Akizu irakaslearen gidaritzapean egin dute laugarren urtez

Larunbatean laugarren urtez segidan Baztango udalak antolatzen duen fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin zen. Xabi Akizu irakaslearen gidaritzapean hamaika lagun goiz eta arrtsaldez, zortzi orduz Elizondoko bi lurzatitan aritu ziren. 

Elizondoko inauterietako tanborradan izen emateko epea otsailaren 16ra arte zabalik

Elizondoko inauterietako tanborradan izen emateko epea otsailaren 16ra arte zabalik

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Kasino, Intza, Hiru eta Saioa ostatuetan apunta daiteke

Aurten ere tanborrada izanen da Elizondoko inauterietan eta bertan parte hartzeko izen emateko epea otsailaren 16ko arratseko 8ak arte ireki dute. Kasino, Intza, Hiru eta Saioa ostatuetan apunta daiteke.

Antxitonea trinketeko pala txapelketa abiatu da otsailaren 4an

  Kirola  Baztan  Elizondo

Antxitonea trinketeko pala txapelketa abiatu da otsailaren 4an

29 bikotek eman dute izena, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketa otsailaren 4an, larunbatean abiatu da, goiz eta arratsaldez jokatutako partidekin. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa emanen du Elizondoko Lanbide Eskolak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Otsailean eman daiteke izena, martxoaren 8tik ekainaren 23ra eskainiko den ikastarorako

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa antolatu du Elizondoko Lanbide Eskolak, langabetuei (%60) eta langileei (%40) zuzendua. Lanerako Lanbide Heziketako Erdi mailako zikloaren baliokidea den titulazioa ematen duen ikastaroa martxoaren 8tik ekainaren 23ra eskainiko da, 15:00etatik 20:20era. 

Ameli ipuin kontalaria izan da Elizondoko eskola publikoan

  Kultura  Baztan  Elizondo

Ameli ipuin kontalaria izan da Elizondoko eskola publikoan

Eskolaz kanpoko liburutegi zerbitzua ere eskaintzen dute ikasturte honetan

Elizondoko Eskola Publikoko ikasleek Ameli Ipuin Kontalaria ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten eskolako liburutegian urtarrilaren 23an, asteartean. Ekintza hau irakurzaletasuna eta liburutegiaren erabilera sustatzea helburua duen egitasmo zabala baten barnean kokatuta dago. Egitasmo honen barne, eskolako orduetan, baita eskolatik kanpoko orduetan ere ekintza desberdinak antolatu dira.

Nabarmenak

Zorion agurrak