Berako Udalak, Gure Txokoa elkartearen eta boluntarioen laguntzarekin elkarlanean antolatua, aurtengoa 38. edizioa izanen da. Igandean 10:00etan irekiko dute eta 19:00etan itxi, eta tartean musika, talo postuak, artisauak, barazki eta fruitu erakusketa izanen dira; goizean baserriko lanabesen erakusketa, gasna eta sagardo lehiaketa, tokiko elikagai produktuen salmenta eta, arratsaldean, artisauak, gasna eta sagardo lehiaketaren sari banaketa, bertsolariak, mutxikoak, gaztainak eta sagardoa.
Kantaldia Apaiotik abiatuko da 11:00etan, eta autoak Azpilkueta herrian aparkatzeko eta auzorat oinez joateko eskatu dute
Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 25ean ospatuko du bere eguna, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako ospakizunean. Ohi bezala, 85 eta 90 urte bete dituzten bazkideak omendu, bazkaldu, dantzatu eta urte osoan jokatutako txapelketako irabazleei sariak emanen dizkiete igandean.
Magia ikuskizuna eskainiko du Tor magoak igande honetan, urriaren 25a, Zugarramurdiko Sorgin museoan, 12:00etan. Magia, misterioa eta umorea uztartuko ditu bertan emanaldi berezia eskainiz.
Maddi Ane Txoperena eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta Miren Artetxek gidatuko du saioa. Urriaren 25ean 18:00etan Arizkunenean eginen dute.
Guttitan izanen dute Igantzin maila goreneko honelako koru bat entzuteko aukera. Urriaren 25ean, igandean 19:00etan, Suhar Koruaren kontzertua izanen dute. Esteban Urzelaik zuzenduko du korua eta Amaia Zipitria izanen da piano jotzailea. Giltzarri Abesbatzak antolatu du kontzertua, bere 30. urteurreneko ekitaldien artean, eta sarrerak agortuak daude dagoeneko.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Hizkuntza: Euskara
Etxalarren bizi den Víctor Masferrer kataluniarraren Denboraren materia proiektua ikusgai izanen da Lesakako liburutegian urriaren 8tik 30era. Proiektu honek eskultura eta prozesu gailu bat proposatzen du, liburutegiko airea bildu eta poliki-poliki ur bihurtzen duena. Kondentsazio sistema baten bidez, espazioan dabilen eta arnasten den airea tanta moduan ikusgarri bihurtzen da, liburutegian emandako denbora partekatua materia ukigarri bihurtuz.