Beti Gazteko XIII. Ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dute Lesakan

Ipuin lehiaketako sariak banatzerakoan ipuin kontalaria ere ekarri ohi du Beti Gaztek.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 13a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira

Ipuin lehiaketaren hamahirugarren edizioa martxan du Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren babesarekin eta Tantirumairu Ikastolaren eta Irain Eskola Publikoaren laguntzarekin, eta parte hartzeko deia egina die Lesakako haurrei. Azaroaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira Tantirumairu ikastolan edo Irain eskolan. 

Adinaren arabera, lau mailatan banatuko dute lehiaketa: A maila (Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak), B maila (Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak), C maila (Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak) eta D maila (Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak).

Lanaren kalitatea, estiloa, zuzentasuna, ortografia eta originaltasuna baloratuko da eta maila bakoitzeko lehenbiziko bi sailkatuek saria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun