Liburutegiko airea bildu eta ur bihurtzen duen gailua paratuko du urriaren 8tik 30era
Bildutako ura tantaz tanta erortzen da inguruko errekako lohiarekin (Lesakan, Biurrana errekakoa) eta katalogotik kanpoko liburuekin egindako paperarekin egindako sistema baten gainean, eta lotura zuzena ezartzen du airearen, denboraren, ezagutzaren eta materiaren artean. Proiektuaren helburua ez da ura modu eraginkorrean ekoiztea, baizik eta prozesu motel, hauskor eta ireki bat hautematea, lekuaren erritmoa, bertan bizi diren pertsonak eta ura osatzen duten materialak harremanetan paratuko dituena. Vienako Unibertsitateko Institute or Materials Chemistry an Research (IMR) institutuarekin elkarlanean ari da Masferrer proiektu hau gauzatzen.
Nafarroako Liburutegi Publikoen sare osoan eginen du erakusketa, baina Lesakakoa izanen da Nafarroa osoan lehena. Gainera, Victor Masferrer berak azalpen ekitaldia eginen du urriaren 22an, ortzegunean 18:30ean.