'Haize-lekua' bertso saio literarioa aurkeztuko dute igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa

Maddi Ane Txoperena eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta Miren Artetxek gidatuko du saioa. Urriaren 25ean 18:00etan Arizkunenean eginen dute.

Geuretik Sortuak programaren barnean Haize-lekua ipuina idatzi du Miren Artetxek, eta bertso saio literario gisa plazaratzen ari da orain herriz herri. Errezitaldian kontakizunaren pasarte batzuk irakurriko ditu eta abiapuntu gisa erabiliko ditu emakume bertsolariek jorratuko dituzten gaiak planteatzeko. Elizondoko saioan Maddi Ane Txoperena eta Uxue Alberdi izanen dira bertsolariak.

Egileak berak dioenez, istorioak «bi emakumeren arteko harremana kontatzen du. Horietako bat hil egin da eta bestea erresidentzia batean sartu dute. Handik hitz egin dio hildako lagunari, eta erresidentzian bizi duen egungo bizimodua kontatu dio, baina baita bere oroitzapenak eta harreman hura nola bizi izan zuen ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun