Urriaren 25ean izanen da Lurraren Eguna eta bezperan, Lizuniagako Igoeraren 45. edizioa ere eginen dute
Altzateko obrak direla eta, ospakizunak bertze leku batzuetara eraman ziren iaz. Aurten, Altzate karrika trafikoarendako irekita egotea aurreikusten dute. Hala ere, Lurraren Eguna Toki Ona institutuko patioan, Julio Caro Baroja karrikako zati batean, Ricardo Baroja ikastetxeko instalazioen zati batean eta frontoian kokatzea aurreikusi dute. Parte hartzaileak Barazki, fruitu, landare, kontserbak edo bertzelakoen erakusketan parte hartu nahi dutenek 08:15etik 09:00etara agertu beharko dute Ricardo Baroja ikastetxeko patiora eta, trukean, bi botila ardo emanen zaizkie. Sagardo lehiaketan parte hartu behar dutenek bi botila aurkeztu beharko dituzte Ricardo Baroja ikastetxeko atarian eta trukean 10 euro emanen zaizkie. Gasna lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, Lupe Mendigutxiarekin jarri behar da harremanean (647 84 04 82), beranduenez, Lurraren Eguneko aitzineko astean eta bezperan pasatuko dira etxeetatik gasna eske.
Lizuniagako Igoera larunbatean
Bezperan, Lizuniagako igoeraren 45. edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak (ttikiak 15:30ean, gainerakoak 17:00etan). Bera Kantari taldea ere ibiliko da Illekuetan, 18:30ean hasita, Itzean eta Altzate inguruan.