Suhar Koruak kontzertua emanen du urriaren 25ean Igantzin

Ttipi-Ttapa

Suhar Koruak emanaldia eskainiko du igande ilunabarrean Igantziko elizan, Esteban Urzelairen zuzendaritzapean. Argazkian, Tolosako lehiaketaren ondotik.

Guttitan izanen dute Igantzin maila goreneko honelako koru bat entzuteko aukera. Urriaren 25ean, igandean 19:00etan, Suhar Koruaren kontzertua izanen dute. Esteban Urzelaik zuzenduko du korua eta Amaia Zipitria izanen da piano jotzailea. Giltzarri Abesbatzak antolatu du kontzertua, bere 30. urteurreneko ekitaldien artean, eta sarrerak agortuak daude dagoeneko.

Giltzarri Abesbatzaren 30. urteurreneko ekitaldien barrenean antolatu dute emanaldia, igandean 19:00etan elizan

2023an Tolosan izandako arrakasta izugarriaren ondotik, munduko lehiaketa garrantzitsuenetan emaitza bikainak lortu ditu: Lituania, Taiwan, Indonesia, Bulgaria…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun